26. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

4602/2017 EBAZPENA, abenduaren 26koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, NL-NEZeko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 11ko 713/2014 Ebazpena indarrik gabe uzten duena. Ebazpen haren bidez, enpleguko zentro berezietako egokitze pertsonal eta sozialeko zerbitzuen barrenean lanbide jarduerari laguntzeko unitateentzako diru-laguntzen deialdia onetsi zen.

NL-NEZeko zuzendari kudeatzaileak apirilaren 11n emandako 713/2014 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen enplegu-zentro berezietako egokitze pertsonal eta sozialeko zerbitzuen barruan lanbide jarduerari laguntzeko unitateentzako diru-laguntzak emateko. Aipatu deialdia 2014ko 81. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 28koan.

Laguntza horiek kudeatzean bildutako esperientziak garbi erakusten du zenbait aldaketa egin behar direla laguntza horien eraginkortasuna eta eragimena hobetzeko.

Horregatik guztiagatik, eta egoera berrira ongi egokitzen zaion deialdi berria egiteko, bidezkoa da aipatu ebazpena indarrik gabe uztea.

Azaldutakoarekin bat, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Estatutuak onesten dituen abenduaren 2ko 263/2015 Foru Dekretuaren 12. artikuluak eman dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

Indarrik gabe uztea NL-NEZeko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 11ko 713/2014 Ebazpena, enpleguko zentro berezietako egokitze pertsonal eta sozialeko zerbitzuen barrenean lanbide jarduerari laguntzeko unitateentzako diru-laguntzen deialdia onetsi zuena (2014ko 81. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 28koa).

2. Ebazpena Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Orientaziorako, Enplegua Sustatzeko eta Enpresentzako Zerbitzuetarako Zerbitzura eta Laguntza eta Kudeaketa Administratiboaren Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen honen aurka, ez baitu administrazio bidea agortzen, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluari jarraikiz.

Iruñean, 2017ko abenduaren 26an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Paz Fernández Mendaza.

Iragarkiaren kodea: F1715151