26. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAUN

Aurrekontuaren egonkortasunerako plan ekonomiko finantzarioa. Onespena

Udalak, 2017ko abenduaren 14an egin osoko bilkuran, erabaki zuen onestea aurrekontuak orekatzeko plan ekonomiko finantzarioa, 2016ko ekitaldiaren likidazioari dagokiona.

Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko 2/2012 Lege Organikoaren 23.4 artikuluan eta Aurrekontu Egonkortasunari buruzko abenduaren 12ko 18/2001 Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen 1463/2007 Errege Dekretuaren 26. artikuluan aurreikusia bete beharrez, erabakitako onespena jendaurrean egonen da, ediktua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik.

Plan ekonomiko finantzarioaren kopia bat jendearen eskura dago, toki korporazioak osoko bilkuran onetsi duenetik, eta hala egonen harik eta planaren indarraldia bukatu arte.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Larraunen, 2017ko abenduaren 15ean.–Alkatea, José Javier Barberena Etxarri.

Iragarkiaren kodea: L1714778