26. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZURDIAGA

2018ko aurrekontua. Hasierako onespena

Izurdiagako Kontzejuak, 2017ko abenduaren 13an egin zen batzarrean, hasiera batean onetsi zituen 2018ko ekitaldiko gastuen eta diru-sarreren aurrekontu bakarra eta hura betearazteko oinarriak, legez eskatutako gehiengoarekin eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko legeak eta indarreko gainerako legeek ezarritakoaren arabera.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 5/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, txostena hamabost egun baliodunean egongo da ikusgai, Udaletxearen eta Kontzejuaren iragarki oholetan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkezten badu, Kontzejuko Batzarrak ebazteko berariazko erabakia hartuko du, eta aurrekontua behin betiko onetsiko du. Erreklamaziorik ez bada, behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatutako jendaurreko epea bukatutakoan.

Izurdiagan, 2017ko abenduaren 21ean.–Kontzejuko burua, Luis Miguel Beraza Ameztegui.

Iragarkiaren kodea: L1715007