26. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOIZUETA

Akats zuzenketa, Bake Epaile titularraren
kargu hutsari buruzko iragarkian

2018ko urtarrilaren 30eko 21 zenbakidun Nafarroako Aldizkari Ofizialean egindako argitalpenean, akatsa badela oharturik, zuzenketa egiten da.

Iragarkian, “...15 egun balioduneko epea irekitzen da, eguerdiko hamabiak arte, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta...” dioen lekuan.

Honako hau esan behar du: “...15 egun balioduneko epea irekitzen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta...”.

Ondorioz, 15 egun balioduneko epe berri bat irekitzen da, akats zuzenketaren iragarki hau argitaratzen den hurrengo egunetik hasita.

Goizuetan, 2018ko urtarrilaren 30ean.–Alkatea, Unai Loiarte Ansa.

Iragarkiaren kodea: L1801355