26. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Aldaketa, Lagunak Udal Zerbitzuaren 2018rako ordenantza fiskaletan eta prezio publikoetan. Behin betiko onespena

Barañaingo Udalak, 2016ko urriaren 26an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen aldaketa, Lagunak udal zerbitzuko instalazioak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskalean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluko aginduei jarraikiz, erabaki hori 2017ko 213. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 6an, baita Barañaingo Udalaren ediktuen oholean paratu ere, eta espedientea 30 egunean egon da jendaurrean.

Jendaurrean egoteko arestian aipatu aldia iraganik inork inolako alegaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu gabe, eta aipatu Foru Legearen 325.1.c) artikuluaren bukaerako aginduen ondorioz, aipatu ordenantzetako aldaketak behin betiko onetsitzat jotzen dira, eta haien testu osoa argitaratuko da, behar diren ondorioak izan ditzan, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 326. artikuluari jarraikiz.

Argitara ematen da aipatu agindua bete beharrez, eta ohartarazten da ezen honako ordenantza hauen aurka –xedapen administratiboak baitira– ez dela administrazio bidean errekurtsorik paratzen ahal, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112.3 artikuluari jarraikiz; hortaz, behin betiko onespen honen aurka bide hauetakoren bat erabiltzen ahalko da:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.b) artikuluari jarraikiz, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Barañainen, 2017ko abenduaren 22an.–Alkatea, Oihane Indakoetxea Barbería.

I. ERANSKINA

Ordenantza fiskala, Lagunak Udal Zerbitzuaren instalazioak
erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituena

Oinarria.

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babespean ezarri da ordenantza honen prezio publikoa.

Kontzeptua.

2. artikulua. Arau honetan ezartzen diren prezio publikoak galdatuko dira Lagunak udal zerbitzuaren instalazioak nahiz kirol eta kultur jardueren erabilera baimenduak ekartzen dituen zerbitzuak egiteagatik. Erabiltzeko ordutegia izanen da indarra duena, organo eskudunak onetsirik.

Aurreikusi gabeko erabilerak salbuespenez baimentzen ahalko dira, baldin eta egin beharreko jarduera interesekotzat jotzen bada eta zuzendaritza batzordeak betiere onesten badu.

Ordaindu beharra

3. artikulua. Udal zerbitzuak zer pertsona edo entitateri baimentzen dien bere instalazio eta zerbitzuen erabilera, horiexek dute ordaindu behar.

Halako pertsona edo entitate batzuei ez zaie prezio publikorik galdatuko, beren ezaugarri edo helburuak direla-eta zuzendaritza batzordeak hala erabakitzen badu.

Halaber, ez da prezio publikorik eskatuko Barañaingo Udalak sustatzen edo antolatzen dituen jardueretan, ezta bertze batzuetan, Udala haiekin lankidetzan aritzen bada interesgarritzat jotzen dituelakoz.

Kudeaketako eta diru-bilketako arauak.

4. artikulua. Instalazioetara sarbidea ematen duen sarrera edo baimena eskuratzen denean sortzen da ordaindu beharra.

5. artikulua. Egun bateko balioa duten txartel edo sarrerak instalazioetan sartzeko unean luzatuko dira. Diru hori biltzeko arau berezia izanen da Lagunak udal zerbitzuko atezaintzan ordaintzea prezio hori. Han luzatuko dira txartelak, ordainketaren frogagiriak izanen direnak.

6. artikulua. Instalazioak abonatu gisa erabili nahi dituztenek, abonu hori denbora mugarik gabekoa ala udaldikoa izan, Lagunak zerbitzuak finkatzen dituen modu eta baldintzetan eskuratuko dute.

7. artikulua. Orokorrean, Oro har, Lagunak Udal Zerbitzuaren estatutuek zehazten dituztenak baizik ez dira izaten ahalko denbora mugarik gabeko abonatu.

Izena emateko eskaera egiten den unean ordainduko da hasierako sarreraren %50a, eta gainerako %50a hilabetero hainbanatuko da, bortz urtean. 65 urtetik gorakoek kidetze-sari guztia ordainduko dute abonua egitean. Haurrek hamar urte betez geroztik ordainduko dute dagokien sarrera, 120 hilekotan ordaindu ere. Gainerako abonatuek hiruhilekoetan ordaindu dituzten hilabeteei dagozkien kuotak ere izena emateko unean ordainduko dira orobat.

Abonatuen kuotak ez dira murrizten ahal, eta hiruhileko natural bakoitzaren lehen egunean sorraraziko dira edo, bertzenaz, instalazioetan alta egiten den hiruhileko egunean. Orobat, bajek, noiz egiten diren, ondoko hiruhilekoan izanen dute indarra, eta idatziz eskatu beharko dira.

Adin tarte bakoitzeko tarifetan agertzen diren kuotak dagokion adina betetzen den hilabete beretik hasiko dira osorik ordaintzen.

Betiere nahitaezko betebeharra izanen da banku batean helbideratzea behar diren kuotak kobratzeko.

Abonatu kirolariek Zuzendaritza Batzordearen baimena beharko dute eta horrek balioko die kirol lizentzia duten bitartean. Ordainketa urtekoa da, eta kirol denboraldi bakoitzean egitekoa.

8. artikulua. Denbora mugarik gabeko abonatuak nahiz denboraldiko abonatuak izan nahi duten adingabeek, beraien gurasoak abonatuak ez direlarik, adinez nagusi den tutore edo arduradun bat izan beharko dute, odol bidezko hirugarren gradura arteko ahaidea, eta beren hasierako sarrera ordaindu beharko dute 18 urtez goitiko abonatuen baldintza beretan.

9. artikulua. Kuota murriztuak izateko baldintzak:

Familia larriendako %10eko murrizketa gauzatuko da baldin eta eskatzen bada eta Lagunak udal zerbitzuak baimentzen badu. Familia larritzat hartuko da familia gune abonatuak gutienez ere guraso/tutore bat eta 18 urtez beheitiko hiru seme-alaba baditu abonaturik.

10. artikulua. 65 urtetik gorakoendako ezarritako kuota eta kidetze-saria izateko, 65 urteak beteak izan beharko dituzte eta familia-unitateko per capita errentak ez du lanbide arteko gutieneko soldata gaindituko.

11. artikulua. Desgaitasuna dutenen kuota izateko %50etik goitiko desgaitasuna frogatu beharko da agiri ofizialaren bidez. Bertan jasoko da desgaitasun graduaren kalifikazioa.

Denbora mugarik gabeko abonatuetan 18 urtetik beheitikoak kuotatik salbuetsirik geldituko dira %50etik goitiko desgaitasuna badute, baina ez kidetze-sariko diru kopurua ordaintzetik; hori denbora mugarik gabeko gainerako abonatuendako ezarritako denbora eta modu beretan pagatu beharko dute. 18 urte betetzean, desgaitasuna dutenendako ezarritako kuota aplikatuko zaie.

12. artikulua. Izena emanik edo hiruhileko ordainagiria luzaturik familiaren inguruabarrak aldatzen badira, ez dira hurrengo hiruhilekoa arte kontuan hartuko.

13. artikulua. Denbora mugarik gabeko abonatuen hiruhilekoko kuotak ez ordaintzeak instalazioak erabili ezina ekarriko du, zorra kitatu arte. Ordaintzen ez den ordainagiri bakoitzak %10eko errekargua ekarriko du.

14. artikulua. Instalazioen erabiltzaileek men egin beharko diete beti esparru bakoitzean ikusgai jartzen diren portaera eta erabilera arauei.

15. artikulua. Gimnasioko abonamendurako kuotak urte osokoak dira (urtarrila-abendua) eta zati ezinak; hortaz, ezin da hainbanaketarik ezarri. Bakar-bakarrik, eta salbuespenez, uztailaren 1etik aitzina izena ematen dutenek, urteko kuotaren %50 ordaindu beharko dute.

16. artikulua. Abonatuek agiri ofizialen bidez frogatzen badute Nafarroako Foru Komunitatetik kanpora joan behar dutela ikastera, lan egitera edo antzeko zereginetara, eszedentzia eskatzen ahalko dute abonatuaren kuota ez ordaintzeko eta abonatu izaten jarraituko dute, baina instalazioak erabiltzeko eskubidea galduko dute eszedentziak iraun bitartean. Ez da urtebete baino gutiago izanen, ezta bortz urte baino gehiago ere. Ezin izanen da berriz eszedentziarik eskatu bi urteko epean, azken egunetik kontatzen hasita.

17. artikulua. Kirol instalazioak gizarte edo kultur helburu baterako erabili ahal izateko, eskabidea egin beharko da, gutienez ere 20 egun lehenago, Barañaingo Herriko Etxean. Eskumena duen udal organoak instalazioa uztea onartuta, Lagunak udal zerbitzuan ordainduko da, hala behar baldin bada, udal zerbitzu horren prezio publikoetan finkatzen den zenbatekoa.

18. artikulua. Kirol kuota bateratuko prezio publikoan bilduko dira kirol eskolaren eta lehiaketan parte-hartzearen ordainketak. Kirol denboraldi bakoitzaren hasieran ezartzen diren kiroletan aplikatuko da.

19. artikulua. Kanpaina bereziko kidetze-sariaren prezio publikoa zuzendaritza batzordeak erabakiko du, abonatuak ekarrarazteko kanpaina aldietan.

20. artikulua. Publizitate egonkorraren prezioan ez da sartzen ez inprimaketaren kostua ez hesiak jartzea. Iragarkia egiten duenak ordainduko ditu horiek.

21. artikulua. Kortesiazko sarrera aplikatuko zaie ekitaldi sozialetara doazen laguntzaileei eta instalazioa bisitatzera doazenei; ez dute instalazioak erabiltzeko eskubiderik izanen, ezarritako xederako ez bada. Abonatuen laguntzaileendako sarrera librea izanen da Zuzendaritza Batzordeak ezarritako ordutegietan eta egoeretan.

PREZIO PUBLIKOAK

PILOTALEKUKO SARRERAK neguan

Abonatu gabeko erroldatuak

6,00 euro

Abonatu gabeko erroldatu gabeak

12,00 euro

Pilotalekuko argia, ordua (abonatu gabeek soilik)

6,50 euro

TENIS PISTETAKO SARRERAK neguan

Abonatu gabeko erroldatuak

6,00 euro

Abonatu gabeko erroldatu gabeak

12,00 euro

Teniseko argia, ordua (abonatu gabeek soilik)

6,50 euro

PADEL PISTAKO SARRERAK neguan

Abonatu gabeko erroldatuak

6,00 euro

Abonatu gabeko erroldatu gabeak

12,00 euro

Padeleko argia, ordua (abonatu gabeek soilik)

6,50 euro

IGERILEKU ESTALIKO SARRERAK neguan

Abonatu gabeko erroldatuak

6,00 euro

Abonatu gabeko erroldatu gabeak

12,00 euro

BERTZE INSTALAZIOETAKO SARRERAK neguan

Abonatu gabeko erroldatuak

6,00 euro

Abonatu gabeko erroldatu gabeak

12,00 euro

KORTESIAZKO SARRERA

1,00 euro

UDAKO SARRERAK, ERROLDATUAK

18 urtetik gorakoak

10,00 euro

2tik 17 urtera arte

6,50 euro

ERROLDATU GABEEN UDAKO SARRERAK

18 urtetik gorakoak

18,00 euro

2tik 17 urtera arte

15,00 euro

ZAINTZAILEEN ABONUAK

Hilabetekoa

75,00 euro

Hilabete erdikoa

40,00 euro

GIZARTE ONGIZATEKO UDAKO ABONAMENDUAK hilabetea

65 urtetik goiti

30,60 euro

18tik 64 urtera arte

61,10 euro

2tik 17 urtera arte

40,75 euro

GIZARTE ONGIZATEKO ABONAMENDUAK negua

65 urtetik goiti

50,00 euro

18tik 64 urtera arte

100,00 euro

2tik 17 urtera arte

60,00 euro

ERABILTZAILE KIROLARIAK denboraldia

250,00 euro

KIROL KUOTA urtean

80,00 euro

KIROL KUOTA BATERATUA

152,00 euro

ABONATUEN KUOTAK hilabetean

18 urtetik gorakoak

15,10 euro

14tik 17 urtera bitarte

8,70 euro

10etik 13 urtera bitarte

5,90 euro

2tik 9 urtera arte

3,00 euro

65 urtetik gorakoak (familia unit. per capita errenta < L.G.S.)

10,00 euro

Desgaitasuna dutenak >%50

6,75 euro

KIDETZE-KUOTA, ERROLDATUAK

Normala

270,00 euro

65 urtetik goitiko abonatu berriak(familia unit. per capita errenta < L.G.S.)

135,00 euro

Desgaitasuna dutenak >%50

135,00 euro

KIDETZE-KUOTA, ERROLDATU GABEAK

Normala

378,00 euro

KANPAINA BEREZIKO BAZKIDETZE KUOTA

125,00 euro

TAKILLAK urtean

40,00 euro

Takillako giltzaren kopia

9,00 euro

ERROLDATUEN UDAKO ABONAMENDUAK hilabetean

18 urtetik gorakoak

125,00 euro

2tik 17 urtera arte

71,00 euro

65 urtetik gorakoak (familia unit. per capita errenta < L.G.S.) eta desgaitasuna dutenak

75,00 euro

ERROLDATU GABEEN UDAKO ABONAMENDUAK hilabetean

18 urtetik gorakoak

260,00 euro

2tik 17 urtera arte

130,00 euro

ERROLDATUEN UDAKO ABONAMENDUAK hilabete erdian

18 urtetik gorakoak

70,00 euro

2tik 17 urtera arte

45,00 euro

65 urtetik gorakoak (familia unit. per capita errenta < L.G.S.) eta desgaitasuna dutenak

40,00 euro

ERROLDATUEN UDAKO ABONAMENDUAK hilabete erdian

18 urtetik gorakoak

130,00 euro

2tik 17 urtera arte

65,00 euro

GIMNASIOA, urteko abonamendua (urtarrilaren 1etik abenduaren 31 arte)

16tik 64 urtera arte Ordutegi osoa

120,00 euro

16tik 64 urtera arte Goizeko ordutegia

90,00 euro

65 urtetik goiti Ordutegi osoa

80,00 euro

65 urtetik goiti Goizeko ordutegia

60,00 euro

>%50ko desgaitasuna dutenak Ordutegi osoa

60,00 euro

>%50ko desgaitasuna dutenak Goizeko ordutegia

39,50 euro

16tik 64 urte arte 10 saioko bonua

61,00 euro

65 urtetik goiti 10 saioko bonua

31,50 euro

>%50ko desgaitasuna dutenak 10 saioko bonua

31,50 euro

PUBLIZITATE ESTATIKOA (3x1 metro)

Denboraldi baterako kontratua

300,00 euro

Hiru denboralditarako kontratua (denboraldiko)

250,00 euro

Bost denboralditarako kontratua (denboraldiko)

150,00 euro

KIROL ESPAZIOEN ALOKAIRUA

Futbol 11ko zelaia, saio/partida

90,00 euro

Futbol 7ko zelaia, saio/partida

80,00 euro

Pilotalekua, egun osoa, erabilera berezietarako

635,00 euro

Pilotalekua, egun erdia, erabilera berezietarako

320,00 euro

Hockey/eskubaloi pista, saio/partida

65,00 euro

Gehigarria argiagatik futbol/hockey/eskubaloia

21,00 euro

Igerileku estaliaren alokairua kale/ordu bat

65,00 euro

Kiroldegiaren alokairua, kirola egiteko

35,00 euro

Kiroldegia, egun osoa, aparteko erabileretarako

635,00 euro

Kiroldegia, egun erdia, aparteko erabileretarako

320,00 euro

Irristaketa pistaren alokairua, egun osoa, aparteko erabileretarako

618,00 euro

Irristaketa pistaren alokairua, egun erdia, aparteko erabileretarako

309,00 euro

EGUR/IKATZ FARDELA

5,00 euro

II. ERANSKINA

Ordenantza fiskala, Lagunak udal zerbitzuak antolatzen dituen ikastaro edo jardueretarako sarrera, izen emate edo matrikulagatik ordaindu beharreko prezio publikoak arautzen dituena

Prezio publikoak

TENIS IKASTAROAK (8 ordu)

Abonatuak

42,95 euro

Abonatu gabeko erroldatuak

56,65 euro

IGERIKETA IKASTAROAK (8 ordu)

Abonatuak

39,00 euro

Abonatu gabeko erroldatuak

64,00 euro

PADEL IKASTAROAK (8 ordu)

Abonatuak

60,00 euro

Abonatu gabeko erroldatuak

75,00 euro

GAINERAKO IKASTAROAK, GEHIENEZ 20 LAGUNEKO TALDEAK (32 ordu/lauhilekoa)

Abonatuak

140,60 euro

Abonatu gabeko erroldatuak

175,10 euro

GAINERAKO IKASTAROAK, 30 LAGUNEKO TALDEAK (32 ordu/lauhilekoa)

Abonatuak

105,45 euro

Abonatu gabeko erroldatuak

131,32 euro

GAINERAKO IKASTAROAK, GEHIENEZ 20 LAGUNEKO TALDEAK (16 ordu/lauhilekoa)

Abonatuak

70,30 euro

Abonatu gabeko erroldatuak

87,55 euro

GAINERAKO IKASTAROAK, 30 LAGUNEKO TALDEAK (16 ordu/lauhilekoa)

Abonatuak

52,72 euro

Abonatu gabeko erroldatuak

65,66 euro

FUTBOL PARTIDETAKO SARRERAK

Hirugarren maila

10,00 euro

Autonomia erkidegoko mailan

8,00 euro

Gazteen Ohorezko maila

5,00 euro

ABONATUEN MENDIRAKO AUTOBUSA

18 urtetik goiti-goizeko irteera

7,00 euro

15etik 17 urte arte-goizeko irteera

5,00 euro

14 urte arte-goizeko irteera

2,00 euro

18 urtetik goiti-egun pasa

9,00 euro

15etik 17 urte arte-egun pasa

6,00 euro

14 urte arte-egun pasa

4,00 euro

ABONATU GABEEN MENDIRAKO AUTOBUSA

18 urtetik goiti-goizeko irteera

15,00 euro

15etik 17 urte arte-goizeko irteera

9,00 euro

14 urte arte-goizeko irteera

6,00 euro

18 urtetik goiti-egun pasa

17,00 euro

15etik 17 urte arte-egun pasa

12,00 euro

14 urte arte-egun pasa

8,00 euro

Iragarkiaren kodea: L1715037