26. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANO

2018ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Aranoko Udalak ondoko erabaki hau hartu zuen 2018ko otsailaren 1ean egindako bilkuran, aho batez:

Hasiera batez onestea Aranoko Udaleko 2018ko plantilla organikoa eta langilegoaren zerrenda.

Plantilla organikoa jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesdunek espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik egin ezean, behin betikoz onetsitzat joko da, jendaurreko epea bukatutakoan.

Aditzera ematen da honako artikulu hauetan xedatutakoa betez: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikulua eta 235. artikulua.

Aranon, 2018ko otsailaren 1ean.–Alkatea, Ainhoa Ansa Zugarramurdi.

Iragarkiaren kodea: L1801442