26. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

OHARRA, Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuak emana, aditzera ematen duena Nafarroako Ubideko XXV. Sektoreko (Oteitza eta Lerin) lurzati berrantolamenduko ordezpen finka berrien behin betiko jabetza hartzea.

Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak abuztuaren19an emandako 883/2016 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Ubideko XXV. Sektorearen aldeko lurzati berrantolamenduko ordezkapen finka berrien behin-behineko jabetza ematea xedatu zen, eta inkestaren menpe jarri zen, Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen 30. artikuluaren arabera. Oharra 2016ko 171. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 5ekoan.

Lurzatien berrantolamendurako erabakia irmo bihurturik, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak, abenduaren 22ko 1702/2017 Ebazpenaren bidez, xedatu du Nafarroako Ubideko XXV. Sektorearen aldeko interesdunei dagozkien finken behin betiko jabetza ematea eta, horrenbestez, finkak haien esku uztea, ohar hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Iruñean, 2017ko abenduaren 27an.–Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko zuzendaria, Juan Pablo Rebolé Ruiz.

Iragarkiaren kodea: F1715248