250. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANO

2019ko udal tasen eta prezio publikoen onarpena

Udalak, 2018ko abenduaren 20an egindako osoko bilkuran, ondoan dagoen akordioa onartu zuen aho batez:

1. 2019an udal tasa eta prezio publikoak 2018ko berdinak aplikatzea, hau da:

1.1. Ura:

–Urteko tasa; etxeko tarifa: 80 euro.

–Urteko tasa, bordako tarifa: 50 euro.

–Urteko tasa; tarifa industriala, merkataritzakoa: 100 euro.

1.2. Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak:

–Fotokopiak DIN A4: 0,10 euro.

–Fotokopiak DIN A3: 0,20 euro.

–Zedula partzelarioak: 1,20 euro.

–Fax bidaltzea: 1go orria 1.00 euro, 2garrenetik aurrera 0,50 euro orri bakoitzeko.

–Ziurtagiri bakoitza: 1,50 euro.

–Konpultsa bakoitza: 0,10 euro.

–Errezibu bikoizketa bakoitza: 1,00 euro

–Arma txartela: 3,00 euro.

–Ezgaituen aparkatzeko txartelan ematea eta berritzea: txartelaren kostuaren arabera.

–Txosten teknikoak edozein motatako hirigintza expediente izapidetzeagatik, dagokion minutaren arabera.

1.3. Hilerrian erabilera eta zerbitzu egitea:

–Lurrean ehorztea:

  • Aranon erroldatuak eta jaioak: 30 euro.
  • Besteak: 300 euro.

–Errautsak:

  • Aranon erroldatuak eta jaioak: 15 euro.
  • Besteak: 150 euro.

1.4. Saneamentu kanona: Nilsak 2019ko jartzen duen tarifa aplikatuko da.

2. Erabaki honek 2019. urteko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

3. Hau guztia jakinarazten da, eta behar diren ondorioetarako, Udaleko iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da.

Aranon, 2018ko abenduaren 20an.–Alkatea, Ainhoa Ansa Zugarramurdi.

Iragarkiaren kodea: L1815930