250. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANO

2/2018 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onarpena

Aranoko Udalak 2018ko azaroaren 29an egindako Udalbilkuran, Idazkari-Kontuhartzailearen txostena ikusirik, 2018ko aurrekontuaren 2. aldaketari hasierako onarpena eman dio aho batez.

Aipatutako aurrekontuaren aldaketak jendaurrean jarriko dira hamabost egun baliodunetan, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta egoki juzkatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten

Erreklamaziorik egin ezean, aurrekontuaren aldaketak behin betikoz onetsitaz joko da, jendeaurreko epea bukatutakoan

Aditzera ematen da honako artikulotan xedatutakoa betez: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/95 Foru Legearen 214.a.

Aranon, 2018ko abenduaren 20an.–Alkatea, Ainhoa Ansa Zugarramurdi.

Iragarkiaren kodea: L1815926