250. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANO

2019ko karga tasak

Aranoko Udalak, 2018ko abenduaren 20an eginiko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen aho batez, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraituz:

1.–2019. urteko udal zergen karga tasak ondoren zehazten den moduan onartzea, hau da:

1.1. Lurraldeko kontribuzioari %0,21ko karga-tasa ezartzea (Hirilurra eta Landalurra).

1.2. Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko udal zergaren karga-tasa: exekuzio materialaren %4,5 izango da.

1.3. Hirilurraren balio igoeraren gaineko zerga: 2/1995 Foru Legeak agintzen dituen koefizienteak aplikatzea, eta %20aren tipoa.

1.4. Jarduera Ekonomikoen Zerga: tarifei 1,4 aplikatzea.

1.5. Zirkulazio Zerga: tarifak aplikatzea.

2.–Erabaki honek 2019. urteko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

3.–Hau guztia jakinarazten da, eta behar diren ondorioetarako, Udaleko iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da.

Aranon, 2018ko abenduaren 20an.–Alkatea, Ainhoa Ansa Zugarramurdi.

Iragarkiaren kodea: L1815673