1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
347/2018 EBAZPENA, abenduaren 21ekoa, Barneko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foruzaingoko polizia lanpostu batzuk lehiaketa bidez edo berariazko lehiaketa bidez betetzeko prozedura ebazten duena. Prozedura apirilaren 16ko 98/2018 Ebazpenaren bidez onetsi zen.
Barneko zuzendari nagusiak apirilaren 16an emandako 98/2018 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foruzaingoko polizia lanpostu batzuk lehiaketa bidez edo berariazko lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. 2018ko 84. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 3koan.
Barneko zuzendari nagusiak maiatzaren 10ean emandako 121/2018 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foruzaingoko polizia lanpostu batzuk lehiaketa bidez edo berariazko lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren oinarrietan eta eranskinetan atzemandako akatsak zuzendu ziren. Deialdi hori Barneko zuzendari nagusiak apirilaren 16an emandako 98/2018 Ebazpenaren bidez onetsi zen (2018ko 92. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, maiatzaren 15ekoan).
Eskalafoia onetsi eta lehiaketa berariazkoari dagozkion probak egin ondoren, eta behin emaitzak argitaratuta, 2018ko abenduaren 21ean kalifikazio epaimahaiak proposamena egin du aipatu deialdian destino aldaketa lortu duten hautagaientzako lanpostuak atxikitzeko.
Deialdiaren oinarriek ezarritakoaren arabera, organo deitzaileak behar diren esleipenak eginen ditu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira, honako hauek adieraziz: foruzainaren zenbakia, esleitutako lanpostua eta atxikitako antolaketa unitatea. Era berean, oinarriek xedatutakoaren arabera, lanpostuak behin betiko atxikitzeko ebazpenean organo dei-egileak zehazten duen egunean jabetu beharko dute esleitutako lanpostuez lehiatzaileek.
Horregatik guztiagatik, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleituak ditudan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Jarraian aipatzen diren foruzainak behin betiko atxikitzea destino hauei:
–439 zenbakidun foruzaina 8199 lanpostuari atxikitzea; Kudeaketa Administratiboaren eta Ekonomikoaren Taldekoa da lanpostua, eta Tafallan du destinoa.
–487 zenbakidun foruzaina 10422 lanpostuari atxikitzea; Polizia Judizialaren Lizarrako Taldekoa da lanpostua, eta Lizarran du destinoa.
–489 zenbakidun foruzaina 8570 lanpostuari atxikitzea; Laguntza Brigadakoa da lanpostua, eta Iruñean du destinoa.
–551 zenbakidun foruzaina 10415 lanpostuari atxikitzea; Delitu Ekonomikoen eta Ondarearen kontrako Delituen Brigadakoa da lanpostua, eta Iruñean du destinoa.
–570 zenbakidun foruzaina 10418 lanpostuari atxikitzea; Landa-lanetako Brigada Kriminalistikoa da lanpostua, eta Iruñean du destinoa.
–648 zenbakidun foruzaina 10416 lanpostuari atxikitzea; Pertsonen kontrako Delituen Brigadakoa da lanpostua, eta Iruñean du destinoa.
–651 zenbakidun foruzaina 10424 lanpostuari atxikitzea; Ikerketa Taldekoa da lanpostua, eta Iruñean du destinoa.
–709 zenbakidun foruzaina 8218 lanpostuari atxikitzea; 2. Ingurumen Taldekoa da lanpostua, eta Iruñean du destinoa.
–769 zenbakidun foruzaina 6040 lanpostuari atxikitzea; Parlamentuko Taldekoa da lanpostua, eta Iruñean du destinoa.
–812 zenbakidun foruzaina 158 lanpostuari atxikitzea; Justiziako Taldekoa da lanpostua, eta Iruñean du destinoa.
–815 zenbakidun foruzaina 8495 lanpostuari atxikitzea; Kudeaketa Administratiboaren eta Ekonomikoaren Taldekoa da lanpostua, eta Lizarran du destinoa.
–834 zenbakidun foruzaina 10423 lanpostuari atxikitzea; Polizia Judizialaren Tafallako Taldekoa da lanpostua, eta Tafallan du destinoa.
–865 zenbakidun foruzaina 10414 lanpostuari atxikitzea; Laborategiko Brigada Kriminalistikokoa da lanpostua, eta Iruñean du destinoa.
–877 zenbakidun foruzaina 241 lanpostuari atxikitzea; Atestatu eta Ikerketa Brigadakoa da lanpostua, eta Iruñean du destinoa.
–905 zenbakidun foruzaina 10421 lanpostuari atxikitzea; Laguntza Brigadakoa da lanpostua, eta Iruñean du destinoa.
–922 zenbakidun foruzaina 334 lanpostuari atxikitzea; 3. Esku-hartze Taldekoa da lanpostua, eta Iruñean du destinoa.
–932 zenbakidun foruzaina 10419 lanpostuari atxikitzea; Landa-lanetako Brigada Kriminalistikokoa da lanpostua, eta Tuteran du destinoa.
–977 zenbakidun foruzaina 5275 lanpostuari atxikitzea; Bide Segurtasuneko 3. Taldekoa da lanpostua, eta Iruñean du destinoa.
–995 zenbakidun foruzaina 5719 lanpostuari atxikitzea; Tuterako Atestatu Taldekoa da lanpostua, eta Tuteran du destinoa.
–1082 zenbakidun foruzaina 10420 lanpostuari atxikitzea; Atestatu eta Ikerketa Brigadakoa da lanpostua, eta Iruñean du destinoa.
–1105 zenbakidun foruzaina 6550 lanpostuari atxikitzea; Tuterako Atestatu Taldekoa da lanpostua, eta Tuteran du destinoa.
–1131 zenbakidun foruzaina 4716 lanpostuari atxikitzea; Herritarren Babeserako eta Arretarako Zangozako Taldekoa da lanpostua, eta Zangozan du destinoa.
–1133 zenbakidun foruzaina 10413 lanpostuari atxikitzea; Azterketa eta Inteligentzia Brigadakoa da lanpostua, eta Iruñean du destinoa.
–1156 zenbakidun foruzaina 10417 lanpostuari atxikitzea; Tuterako Atestatu Taldekoa da lanpostua, eta Tuteran du destinoa.
–1158 zenbakidun foruzaina 6036 lanpostuari atxikitzea; Tuterako Bide Segurtasuneko Taldekoa da lanpostua, eta Tuteran du destinoa.
–1160 zenbakidun foruzaina 6983 lanpostuari atxikitzea; Tuterako 2. Ekintza Taldekoa da lanpostua, eta Tuteran du destinoa.
–1163 zenbakidun foruzaina 5696 lanpostuari atxikitzea; Herritarren Babeserako eta Arretarako Zangozako Taldekoa da lanpostua, eta Zangozan du destinoa.
–1165 zenbakidun foruzaina 7704 lanpostuari atxikitzea; Herritarren Babeserako eta Arretarako Lizarrako Taldekoa da lanpostua, eta Lizarran du destinoa.
–1169 zenbakidun foruzaina 6421 lanpostuari atxikitzea; Tuterako Bide Segurtasuneko Taldekoa da lanpostua, eta Tuteran du destinoa.
–1170 zenbakidun foruzaina 202 lanpostuari atxikitzea; Herritarren Babeserako eta Arretarako Tafallako Taldekoa da lanpostua, eta Tafallan du destinoa.
–1181 zenbakidun foruzaina 7614 lanpostuari atxikitzea; Herritarren Babeserako eta Arretarako Zangozako Taldekoa da lanpostua, eta Zangozan du destinoa.
2. Destino aldaketa lortu duten foruzainek 2019ko urtarrilaren 1ean hartuko dute lanpostu berriaren jabetza. Beraz, oraingo destinoetan emanen duten azken laneguna 2018ko abenduaren 31 da.
3. Lanpostuak betetzeko prozedura bukatuta geratzen diren lanpostu hauek hutsik deklaratzea: Herritarren Babeserako eta Arretarako Lizarrako Taldeko 10429 lanpostua (euskarazko B2 jakite-maila du); Herritarren Babeserako eta Arretarako Altsasuko Taldeko 377, 6006, 7878, 10425 eta 10426 lanpostuak (azken biek euskarazko B2 jakite-maila dute); Herritarren Babeserako eta Arretarako Elizondoko Taldeko 5295, 7853, 7855, 7860, 10427 eta 10428 lanpostuak (azken biek euskarazko B2 jakite-maila dute); Herritarren Babeserako eta Arretarako Zangozako Taldeko 8523 lanpostua; Herritarren Babeserako eta Arretarako Tafallako Taldeko 7609 eta 8243 lanpostuak; Tuterako Bide Segurtasuneko Taldeko 7634 lanpostua; eta Tuterako Garraio Taldeko 332 lanpostua. Herritarren Babeserako eta Arretarako Elizondoko Taldeko 333 lanpostua ere aipatu prozedura bukatuta geratu den lanpostua dela deklaratzea.
4. Ebazpen hau igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Nafarroako Foruzaingoko buruari, Foruzaingoko Giza Baliabideen Taldeari eta Komunikaziorako eta Herritarren Partaidetzarako Taldeari, eta Barne Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen Ataleko buruari, behar diren ondorioak izan ditzan.
5. Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Nafarroako Gobernuaren webguneko deialdiaren fitxan (www.nafarroa.eus) eta Foruzaingoaren iragarki oholean, eta interesdunei ohartaraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea agortzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122.1 artikuluan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Iruñean, 2018ko abenduaren 21ean.–Barneko zuzendari nagusia, Agustín Gastaminza Oiz.
Iragarkiaren kodea: F1815989