250. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Tarifen aldaketa, Hondakinak biltzeko zerbitzuen tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

2018ko 217. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 9an, Hondakinak biltzeko zerbitzuaren tasak arautzen dituen ordenantza fiskalearen tarifen aldaketaren hasierako onespenaren iragarkia.

Jendaurreko aldia inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraituz.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan xedatutakoarekin bat, ordenantza fiskalaren tarifetan onetsitako aldaketaren testu osoa ematen da argitara. 2019ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra eta sortuko ditu ondorio juridikoak.

I. ERANSKINA

Hondakinak biltzeko zerbitzuak emateagatiko tasen tarifak

1.–4. artikuluaren 1) ataleko zergapeko egintzak:

Zerbitzua hartu edo eskuratzen duen higiezinak zer erabilera duen, haren araberako kuota finko hauek izanen ditu hiru hilean behin eta hurrengo tarifa aplikatuko zaio kontsumitzen den metro kubiko ur bakoitzeko:

HIRUHILEKOKO KUOTA FINKOA

(euroak)

KONTSUMITUTAKO URA
(euro/m³)

1.–Etxebizitzak eta lokalak, EJZari lotu gabekoak

13,28

0,281080

2.–Saltoki txikia, elikagaietakoa kenduta

–6 enplegatutik beherako bulegoa

–20 bazkidetik beherako gastronomia elkarteak

–Edozein lanbide jarduera duten etxebizitzak

20,84

0,395597

3.–Gastronomia elkarteak, 20 bazkide baino gehiagokoak

–7 langiletik gorako bulegoak

–Lantegiak, 6 enplegatu baino gutxiagokoak

–Ostatuak

–Zine aretoak

–Aisiarako lokalak eta antzekoak

37,52

0,395597

4.–Komunitateak, 10 lagun baino gehiagokoak

–Negozioak, 7tik 30 lagunera bitartekoak

–Lantegiak, 7 enplegatu baino gehiagokoak

–Jatetxeak

–Ostatu-jatetxeak

–Industriak

–Dantzalekuak

–Pubak

–Elikadura orokorreko saltokiak, 3 enplegatu edo gutxiago dituztenak

62,44

0,395597

5.–Elikadura orokorreko saltokiak (N enplegatu dituztenak, N>3 izanik)

62,44 x N/3

0,395597

6.–Egoitzak eta zahar etxeak

62,44

EZ

7.–Udalaren kirol instalazioak

62,44

EZ

2.–4. artikuluaren 2) ataleko zergapeko egintzak:

IBILGAILU MOTA

euro/ordua

euro/kg

Furgoneta

63

0,16

Kamioi besoduna

76

0,19

Kamioi trinkotzailea

95

0,23

3.–Murrizketa berezia, lanbide arteko gutxieneko soldata adinako soldata, laguntza edo pentsioa edo txikiagoa hartzen dutenentzat.

Ordenantza honen 4. artikuluko 1. eta 2. puntuetan aurreikusten diren zergapeko egintzei tarifak aplikatzetik ateratzen diren kuotak %50 murriztuko dira oro har aplikatzen direnen aldean, ordaintzera behartua dagoena soldata baten edo gizarte segurantzako laguntza baten onuraduna denean, Estatuko enpleguaren zerbitzu publikoak edo Nafarroako Gobernuko gizarte politikako departamentuak emana, haren zenbatekoa lanbide arteko gutxieneko soldata baino handiago ez izanik,

edo lanbide arteko gutxieneko soldata hori halako 1,2, ezkonduta badago edo antzeko bizikidetza harremana badu, bien guztirako diru-sarrerak batuta,

edo lanbide arteko gutxieneko soldata hori halako 1,5, ezkontideaz bestelako familia kargak daudenean (adingabeko seme-alabak, legezko langabezian edo ikasten ari diren 23 urte arteko seme-alabak –23koak barne– edo diru-sarrerarik gabeko seme-alaba ezgaituak).

Nahiz aurreko baldintza bete, ez dute murrizketa berezi horretarako eskubiderik beste diru-sarrera batzuen bitartez urtean lanbide arteko gutxieneko soldata gainditzen dutenek, eskatzaileak berak edo etxean harekin bizi direnek sarrera horiek eskuratzen badituzte. Orobat, eskatzailearen edo bizilagunen ondare higigarria nahiz higiezina ez da 25.000 euro baino handiagoa izanen, ohiko etxebizitzaren balioa kenduta.

Aipatu baldintzak betetzen dituztela erakusteko, eskatzaileek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

1. Eskaera.

2. Hartzen den laguntzaren ziurtagiria.

3. Errentaren edo ondarearen aitorpena, edo hura aurkeztera beharturik ez daudela dioen Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren ziurtagiria, baita eskatzailearen eta bizilagunen diru-sarrerak frogatzen dituzten bestelako dokumentuak ere.

4. Bizikidetzako agiria, udal erroldakoa.

Betiere, murrizketa bereziaren onuraduna izanen da kontratuaren titularra.

Mairagako Mankomunitateak edozein unetan ikuskatzen ahal du murrizketa berezi horretarako eskatzen diren baldintzak betetzen ote diren, eta kendu eginen ditu baldintzak betetzeari utzi dioten onuradunak, baita egiaztatzeko dokumentuak eskatu eta aurkezten ez dituztenak ere.

Tafallan, 2018ko abenduaren 29an.–Mankomunitateko burua, Pedro Leralta Piñán.

Iragarkiaren kodea: L1814914