250. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOIZUETA

2019ko karga tasak

Goizuetako Udalak, 2018ko abenduaren 18an eginiko ohiko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraituz:

1.–2019. urteko udal zergen karga tasak: 2018ko berdinak mantentzea:

1.1. Hiri-lurraren gaineko kontribuzioaren karga-tasa: katastroko balioaren gaineko %0,50 izanen da.

1.2. Landa-lurraren gaineko kontribuzioaren karga-tasa: katastroko balioaren gaineko %0,80 izanen da.

1.3. Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko udal zergaren karga-tasa: exekuzio materialaren %4,5 a izanen da.

1.4. Hiri-lurraren balio-gehikuntzaren gaineko zergan, 2/95 Foru Legean ezarritako koefizienteak eta gutxieneko karga-tasa aplikatuko dira

1.5. Jarduera ekonomikoen zerga: legeak onesten duena izanen da.

1.6. Zirkulazio zerga: legeak onesten duena izanen da.

2.–Erabaki honek 2019. urteko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

3.–Hau guztia jakinarazten da, eta behar diren ondorioetarako, Udaleko iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da.

Goizuetan, 2018ko abenduaren 19an.–Alkatea, Unai Loiarte Ansa.

Iragarkiaren kodea: L1815475