250. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

2019ko karga-tasak

Doneztebeko Udalak, 2018ko azaroaren 28an egindako bilkura arruntean, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

Lehenbizikoa.–Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoarekin bat, honako karga-tasa hauek onestea 2019rako:

–Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,2142, katastroko balio gordinen gainean.

–Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,8000, katastroko balio gordinen gainean.

–Instalazio, eraikuntza eta obren gaineko zerga: %4,50, obraren egiazko kostu osoaren gainean (obra gauzatzeko aurrekontua).

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga.

SORTZEALDIA

KOEFIZIENTEA

KARGA-TASAK

Urtebetetik behera

0,06

%11

Urtebete

0,13

%11

2 urte

0,13

%11

3 urte

0,11

%11

4 urte

0,06

%17

5 urte

0,06

%17

6 urte

0,06

%17

7 urte

0,06

%17

8 urte

0,06

%17

9 urte

0,06

%17

10 urte

0,06

%17

11 urte

0,06

%17

12 urte

0,06

%17

13 urte

0,06

%17

14 urte

0,06

%17

15 urte

0,06

%17

16 urte

0,21

%11

17 urte

0,36

%11

18 urte

0,51

%11

19 urte

0,58

%11

20 urte edo hortik gora

0,63

%11

–Aipatutako karga-tasak ezartzea gehikuntzaren sortzealdietarako, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan zehaztutako koefizienteak aplikatzea. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 58.2 artikuluan xedatuari jarraikiz koefizienteak aldatzen badira, 2019ko ekitaldirako kasuan kasuko foru legean ezarritakoak aplikatuko dira.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga. %40ko igoera ekartzeko adinako errekargua aplikatuko zaie tarifa ofizialei (aplikatzekoa den indizea: 1,40).

Bigarrena.–Erabaki honek 2019ko urtarrilaren lehenean hartuko du indarra.

Hirugarrena.–Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita;

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo;

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Donezteben, 2018ko azaroaren 30ean.–Alkatea, Santiago Uterga Labiano.

Iragarkiaren kodea: L1814755