249. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAKIL

2. eta 6. arteko aldaketak 2018ko aurrekontuan.
Hasierako onespena

Osoko Bilkurak 2018ko azaroaren 29an hartutako erabakiaren bidez, hasiera batean onetsi zen 2018ko aurrekontuan 2. eta 6. arteko aldaketak egiteko espedientea.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 212. artikuluan eta ondorengoetan xedatuarekin bat egin dira aldaketa hauek.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluari jarraituz, espediente hauek jendaurrean egonen dira 15 egun balioduneko epean, Udalaren Idazkaritzan, nahi duenak aztertu eta egokiak iruditzen zaizkion erreklamazioak aurkez ditzan.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, espedienteak behin betiko onetsitzat joko dira.

Arakilen, 2018ko abenduaren 7an.–Alkatea, Francisco Javier Huarte Garro.

Iragarkiaren kodea: L1815085