2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AMESKOABARRENA
2019ko aurrekontua. Hasierako onespena
Udal honek, 2018ko abenduaren 17an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2019ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, aurreko atalean aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.
Ameskoabarrenean, 2018ko abenduaren 17an.–Alkatea, Martín José López de Zubiría San Martín.
Iragarkiaren kodea: L1815391