2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA
21/2018 aurrekontu-aldaketaren espedientea. Hasierako onespena
Izarbeibarko Mankomunitateko Batzar Nagusiak, 2018ko abenduaren 19an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Mankomunitatearen 2018ko aurrekontuan 21/2018 aldaketa egiteko espedientea, kreditu-gehigarriari buruzkoa.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz.
Garesen, 2018ko abenduaren 20an.–Mankomunitateko burua, Sabina García Olmeda.
Iragarkiaren kodea: L1815913