Iragarkia
249. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 28a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
1487/2018 EBAZPENA, abenduaren 4koa, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, 2018-2019 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan fruta eta barazkiak banatzeko diru-laguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia onesten dituena.
Nekazaritzako merkatuen antolamendu bateratua sortu zuen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1308/2013 (EB) Erregelamenduaren I. atalean jasota daude eskoletan fruta eta barazkiak jateko programak eta esnea hartzekoak. 2016ko maiatzaren 11ko 2016/791 Erregelamenduak (EB) egindako aldaketaren ondorioz, bi programa horiek esparru juridiko bakarrean batu dira, eraginkorragoa izateko, laguntza berariazkoagoa izateko eta hezkuntzari dagokion alderdia areagotzeko.
Batzordearen 2016ko azaroaren 3ko 2017/39 (EB) Erregelamendu Betearazleak 1308/2013 (EB) Erregelamendua garatzeko arauak ezartzen ditu (Europar Batasunaren laguntzari dagokionez), ikastetxeetan fruta eta barazkiak, bananak eta esnea banatzeko eta, besteak beste, irregulartasunei eta iruzurrari aurre egiteko kontrol neurriak zehazten ditu.
Batzordearen 2016ko azaroaren 3ko 2017/40 (EB) Erregelamendu Delegatuak 1308/2013 (EB) Erregelamendua osatzen du (Europar Batasuneko laguntzari dagokionez), ikastetxeetan fruta eta barazkiak, bananak eta esnea banatzeko eta gai hauek jorratzen ditu: Batasuneko kide diren estatuen estrategiak, neurri lagungarriak, kostu diruz lagungarriak, eskatzaileak onartu eta hautatzea, aplikatu beharreko zehapenak, jarraipena eta ebaluazioa eta programaren beste zenbait ezaugarri.
Maiatzaren 22ko 511/2017 Errege Dekretuak, Espainian Europar Batasuneko araudiaren aplikazioa garatzen duenak eskoletan fruta, barazkiak eta esnea hartzeko programari dagokionez, berariaz indargabetu eta ordezten du apirilaren 23ko 487/2010 Errege Dekretua, ikastetxeetako ikasleei esnea eta esnekiak emateko laguntza aplikatzeko moduak ezartzen dituena; errege dekretu berriak batera ezartzen ditu garapen arauak, ikastetxeetan produktu horiek nahiz fruta eta barazkiak banatzeari dagokionez.
Nekazaritza, Arrantza, Elikadura eta Ingurumeneko Ministerioak (MAPAMA) estrategia nazional bat prestatu du eskoletan fruta, barazkiak eta esnea hartzeko programa aplikatzeko 2017-2018 ikasturtetik 2022-2023 ikasturtera arte, eta Batzordeari jakinarazi dio. Plana aplikatzeko maila administratibo egokiena autonomia erkidegoena da, izan ere nekazaritzako, osasuneko eta hezkuntzako eskumenak autonomia erkidegoei transferituta daude eta, beraz, Nafarroako Foru Komunitateari dagokio eskoletan fruta eta barazkiak jateko plana 2018-2019 ikasturtean aplikatzea. Hala ere, Espainiako agintaritza eskudunak koordinaziorako esparru bateratu eta adostua ezarriko du.
Osasun Departamentuak eta Hezkuntza Departamentuak parte hartu dute Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan fruta eta barazkiak jateko 2018-2019ko plana prestatzeko lanean, eta bai ikastetxeak bai planean parte hartuko duten ikasleen adina hautatu dituzte, bai eta ikasleentzat asteko anoa kopuru egokia zein den erabakitzen.
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1308/2013 Erregelamenduaren 23.bis artikuluak 6. apartatuan planaren finantzaketaz xedatzen duenez, Europar Batasunaren laguntzaz gain, Batasuneko kide diren estatuek laguntza nazionalak eman ditzakete eskola programa hau finantzatzeko. Alde horretatik, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak ziurtagiri bat igorri du Nekazaritzako eta Landa Garapeneko Sektore Konferentziako idazkariarena, Konferentzia horrek 2018ko uztailaren 10ean egindako bilkurari buruzkoa; hartan, proposamena onetsi zen zeinak zehazten baitzuen nola banatu eskoletan fruta eta barazkiak jateko 2018-2019ko programei dagozkien erkidegoko funtsak. Zehazki, Nafarroako Foru Komunitateari dagozkion 240.059,00 euroak. Kontuan hartuta planaren exekuzioaren helburua dela ikastetxeetarako inolako kosturik ez ekartzea, ez da beharrezkotzat jotzen zenbateko hori Foru Komunitatearen funtsekin osatzea, 2018-2018 ikasturtean eskoletan fruta eta barazkiak jateko planaren aurrekontu beharrei osotara erantzuten dielakoan aipatutako diru-kopuruak.
Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskumenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Deialdiaren oinarri arautzaileak, ebazpen honen I. eranskinean dauden moduan, onestea, bai eta II. eranskinetik VI.era bitartekoak ere, deialdiaren parte baitira.
2. 2018-2019 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan fruta eta barazkiak banatzeko diru-laguntzen deialdia onestea.
3. Ebazpen hau igortzea NOPLOIko Osasuna Sustatzeko eta Politika guztietan Txertatzeko Atalera eta Hezkuntza Departamentuko Prestakuntza Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.
4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
5. 2019ko ekitaldian Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak (NBEUF) Nafarroako Foru Komunitateari bideratzen dion aurrekontuak aukera ematen duen heinean erantzunen zaie ebazpen honen ondoriozko gastu konpromisoei.
6. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasi eta hilabeteko epean.
Iruñean, 2018ko abenduaren 4an.–Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.
2018-2019 IKASTURTEAN NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO IKASTETXEETAN FRUTA ETA BARAZKIAK BANATZEKO DIRU-LAGUNTZEN DEIALDIKO OINARRI ARAUTZAILEAK
Lehena.–Xedea eta aplikazio eremua.
Ebazpen honen xedea da ezartzea eskoletan fruta eta barazkiak jateko planaren oinarri arautzaileak eta onestea eskoletan fruta eta barazkiak jateko planerako (2018-2019 ikasturtea) Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan fruta eta barazkiak banatzeko laguntzen deialdia.
Eskoletan fruta eta barazkiak jateko plana aplikatzearen kostua Europar Batasunak finantzatuko du %100ean. Hamalaugarren oinarrian xedatutakoa ukatu gabe, 2018-2019 ikasturtean eskoletan fruta banatzeko planak izanen duen gehieneko zenbatekoa 240.059,00 eurokoa da.
Bigarrena.–Jarduera eta gastu diruz lagungarriak.
1. Kostu hauek izanen dira diruz lagungarriak eta, beraz, Europar Batasunaren laguntza jasotzen ahalko dute:
a) Eskolako programaren esparruan eman eta el 1308/2013 Erregelamenduaren (EB) 22. artikuluan aurreikusitako ikastetxeetako ikasleei banatutako produktuen kostuak, produktu horiek hornitu eta banatzeko erabiltzen diren ekipoak erosi, alokatu edo finantza errentamenduan hartzeko kostuak barne har ditzaketenak, Europar Batasuneko kide den estatuaren estrategian aurreikusitakoaren arabera.
b) Hezkuntza neurri lagungarrien kostuak, honakoak alegia:
–Ikastetxeetan dastaketa klaseak antolatzeko eta lorategiak prestatu eta mantentzeko kostuak, bai eta nekazaritzako ustiategietara bisitak egiteak eta ikasleak nekazaritzara berriz gerturatzeko helburua duten antzeko jarduerak antolatzeak dakartzatenak ere.
–Ikasleei gai hauei buruzko heziketa emateko neurrien kostuak: nekazaritza, elikadurako ohitura osasagungarriak, tokian tokiko elikagai kateak, ekoizpen ekologikoa, ekoizpen jasangarria eta elikagaien xahuketaren kontrako borroka.
c) Programaren publizitate kostuak, jendeari informazioa ematea zuzeneko helburua dutenak; honako hauek sartzen dira:
–Batzordearen 2016ko azaroaren 3ko 2017/40 (EB) Erregelamendu Delegatuaren 12. artikuluan aipatzen den kartelaren kostua.
–Hedabideekin, komunikazio elektronikoekin, egunkarien bidez eta antzeko komunikabideekin egindako informazio kanpainen kostuak.
–Jendeari eskola programari buruzko informazioa emateko diren informazio saioen, hitzaldien, mintegien eta lantegien kostua, bai eta antzeko ekitaldiena ere.
–Informazio eta sustapeneko materialaren kostua, hala nola gutunak, eskuorriak, liburuxkak, publizitateko gauzak eta antzekoak.
d) Eskola programaren aplikazioaz esperientziak trukatzeko eta jardunbideak hobetzeko sareak sortzeko neurrien kostuak.
e) Batasunaren kide diren estatuei programaren jarraipena egin eta eraginkortasuna ebaluatzeko betebeharrak eragiten dizkien kostuak.
f) Eskola programaren baitan emandako produktuen garraio eta banaketa kostuak, atal honen a) letran sartuta ez badaude.
2. Lehenago aipatutako kostuek ez dute Europar Batasunaren beste ezein laguntza araubide, programa, neurri edo eragiketaren bidezko finantzabiderik izanen.
3. Europar Batasunaren laguntzak ez du balio erantsiaren gaineko zerga (BEZa) hartzen.
4. Publizitate kostu diruz lagungarrien zenbateko osoa ez da izanen Europar Batasunak Nafarroako Foru Komunitateari urtean egindako behin betiko esleipenaren %10 baino handiagoa.
Hirugarrena.–Banaketak bete beharreko baldintzak.
1. Eskoletan fruta eta barazkiak banatzeko bete behar diren baldintzak honako hauek dira:
a) Produktuak astean behin banatuko dira, ikasleek, gehienez, 38 anoa fruta, barazki eta/edo zuku har dezaten 13 irakas-astetan, baldintza hauetan:
–Anoen %20 gutxienez ere produktu ekologikoak izanen dira.
–Astean hiru anoa banatuko dira, fruta, barazki eta/edo zuku har dezaten.
–Asteko anoetako gutxienez ere bi zatitu gabeko aleak izanen dira.
–Gehienez ere bi udare anoa emanen dira banaketa-aldi guztian.
–Plastikozko bilgarriak eta hondakinak gutxitzeko, gehienez ere bi izanen dira plastikozko bilgarrietan datozen snack anoak (4. gama).
–Ale bakoitza 150 bat gramokoa izanen da. Anoetan produktu bat baino gehiago izanez gero, hornitzaileak banakako anoen identifikazioa emanen du. Produktua azal eta guzti jan badaiteke, garbituta eta azal eta guzti jateko beharrezkoak diren baldintza higieniko-sanitarioak betez aurkeztuko da.
–Barazki edo fruta zukuak izanez gero, anoa 150 mililitro edo gramo ingurukoa izanen da. Zukutzat jotzen dira urriaren 11ko 781/2013 Errege Dekretuan ezarritako definizio eta ezaugarriekin bat heldu direnak. Dekretu horren bidez, fruta-zukuak eta gizakien elikadurarako beste antzeko produktu batzuk egiteari buruzko arauak eta haien osaerari, etiketatzeari, aurkezteari eta publizitateari buruzko arauak ezarri ziren. Zukuak ez du azukre erantsirik, koipe erantsirik, gatz erantsirik edo edulkoratzaile erantsirik izanen.
–Fruta eta/edo barazki zehatz batzuekiko alergia duten ikasleak dauden ikastetxeetan, betiere Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuari aldez aurretik jakinarazi bazaio, beste prodduktu batzuk emanen dira alergia duten ikasleen premiei erantzuteko behar dena soilik.
b) Banatzen diren produktuek elikagaien segurtasun bermeak bete beharko dituzte, eta kalitate handikoak izanen dira beti, eta jateko behar bezain onduak egon beharko dute. Produktuak ez dira inoiz ere lurzoruaren gainean bilduta edukiko.
c) Hornitzaile baimendu bakar batek ikasturteko 13 irakas-astetan banatuko ditu produktuak, 2019ko otsailetik ekainera, ikastetxearekin adostutako moduan. Beharrezkoa bada, eskoletan fruta eta barazkiak jateko planaren segimendu batzorde mistoak aldatzen ahalko ditu banaketaren asteak.
d) Ikastetxeko koordinatzaileak atzera bota dezake produktua kalitate urrikoa denean, eta horren berri Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari emanen dio. Hornitzaileak eskatzen zaion baldintza hori ez betetzeagatik ez den beste arrazoi batengatik produktuak atzera botatzen badira, entregatu diren kopuruak kontatzeko orduan banatutzat joko dira.
e) Horniketa Haur Hezkuntzako 2. zikloko (3-6 urte) 13.000 ikaslerentzat eginen da gehienez ere, Hezkuntza Departamentuak planean parte hartzeko hautatutako 152 ikastetxeetakoak; II. eranskinean agertzen da horien zerrenda. Haurren obesitate tasa Nafarroako batez bestekotik gorakoa duten eskualdeetako ikastetxeetan Lehen Hezkuntzako lehen zikloko ikasleen artean ere (6-9 urte) eginen da banaketa. “Maila anitzeko landa eskoletan” eta “hezkuntza bereziko ikastetxeetan” adin tarteak desberdinak izan daitezke.
f) Planari atxikitako ikastetxeetako ikasleek bakarrik kontsumituko dituzte produktuak eskola eremuan, eta ezin izanen dira erabili eskolako bazkariak prestatzeko. Horri dagokionez, ikastetxeko arduradunak adierazpen bat sinatuko du, bertan bermatzeko diruz lagundutako produktuak behar bezala erabiltzen direla.
g) Planari buruzko informazio publikoa Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari, Osasun Departamentuari eta Hezkuntza Departamentuari dagokie, ez beste inori, segimendu batzorde mistoaren bidez.
Laugarrena.–Eskoletan fruta eta barazkiak jateko planaren Segimenduko Batzorde Mistoa.
1. Eskoletan fruta eta barazkiak jateko planaren Segimenduko Batzorde Mistoa eratzen da. Batzordeburua Nekazaritza Zerbitzuko zuzendaria izanen da, edo hark eskuordetzen duena, eta batzordekideak ordezkari hauek:
a) Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren aldetik, Merkatuen Erregulaziorako Ataleko burua eta Merkatuen Erregulazioaren eta Berariazko Laguntzen Bulegoko burua (idazkari lanetan arituko dena).
b) Hezkuntza Departamentuaren aldetik: Prestakuntza Programen Bulegoko burua eta atal horretako irakaskuntzako aholkulari bat.
c) Osasun Departamentuko Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren aldetik, Osasuna Sustatzeko eta Politika guztietan Txertatzeko Ataleko burua eta atal horretako teknikari bat.
Edonola ere, batzordeak berariazko gaiei buruzko adituei parte har dezaten eskatzen ahalko die.
2. Batzordeak eskoletan fruta eta barazkiak jateko plana behar bezala gara dadin zaintzea izanen du helburu. Horretarako, eginkizun hauek izanen ditu, besteak beste:
a) Planaren jarraibide orokorrak ezartzea.
b) Planaren estrategiari lotutako datuak prestatu eta berrikustea, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministeriora bidaltzeko.
c) Jardueren jarraipena egitea eta, hala badagokio, araudiak eskatzen dituen txostenak eta ebaluazioak egitea.
d) Egokitzapenen edo aldaketa edo gorabeheren berri ematea.
e) Planeko hornitzaile baimendua izateko eskaerak ebaluatzea.
f) Planari buruzko informazio publikoa proposatzea.
Bosgarrena.–Onuradunak eta baldintzak.
1. 2018-2019 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan fruta eta barazkiak banatzeko baimenduta dagoen hornitzailea izanen da diru-laguntza honen onuradun.
2. Onuraduna izateko, entitateak deialdi honetan ezartzen diren baldintzak bete beharko ditu, bai eta ebazpen honen III. eranskinean jasotzen diren konpromisoak ere.
3. Onuradunak hautatuko dira soilik maiatzaren 22ko 511/2017 Errege Dekretuaren 9. artikuluaren babesean eskola programan parte hartzeko interesa agertu eta Nafarroako Foru Komunitatean parte hartzeko adierazpena aurkeztu zuten entitateen artetik; adierazpena kudeaketa organo eskudunak onetsia beharko du eta FEGAk jakinarazia, maiatzaren 22ko 511/2017 Errege Dekretuaren 9.3 artikuluari jarraikiz.
Seigarrena.–Hornitzaile gisa baimentzeko prozedura eta eskabidearekin batera aurkeztu behar diren agiriak.
1. Laguntza hauek hornitzaile baimendu gisa eskuratzeko interesa dutenek eskaera aurkeztu beharko diote Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari; baliabide telematikoak erabiliz egin beharko da Erregistro Orokor Elektronikoan Nafarroako Gobernuaren Interneteko Atariaren bitartez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluaren arabera.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo 10 egun baliodunekoa izanen da eskaerak aurkezteko epea.
3. Eskaerak telematikoki aurkeztuko dira Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Nekazaritza Zerbitzuari zuzenduta, eta ebazpen honen III. eranskinean ageri den informazioa behintzat azaldu beharko dute. Ereduak Nafarroako Gobernuaren Interneteko atariko zerbitzuen katalogoan eskuratzen ahal dira (www.nafarroa.eus).
4. Eskabidearekin batera dokumentu hauek aurkeztuko dira:
–Entitatearen IFZren kopia.
–Ibilgailuen titulartasuna frogatzen duten dokumentuak.
–2018-2019 ikasturterako banaketa planaren proposamena, ondokoak zehaztuta:
- Banaketaren egutegia.
- Horniketaren ezaugarriak, hirugarren oinarriko baldintzekin bat.
- Planean aurreikusten denaren arabera banatuko diren produktuen laburpena, honako hauek adieraziz: produktu mota, kalitatea, barietatea, jatorria edo nondik heldu diren, kalitatearen ziurtagiria eta aurkezteko modua.
- Horniketa egiteko dauzkan baliabide materialak eta giza baliabideak, xeheki adierazita.
- Proposamenaren zenbatekoa, guztira.
Zazpigarrena.–Diru-laguntza emateko modua, lehentasunak, irizpideak eta helburuak.
1. Deialdi honen xedeko diru-laguntzak norgehiagokako prozeduraren bidez emanen dira, eta lehenetsiko da Nafarroan, Nafarroako Foru Komunitateko ekoizleek eta nekazaritzako elkarteetakoek egindako fruta eta barazkiak banatzea.
2. Hornitzaile baimendu gisa aritzeko baimena emanen zaio baremo honen arabera puntuazio handiena lortzen duen eskatzaileari:
a) Plan proposamen merkeena (2 puntu gehienez). Proposamen merkeenari emanen zaio gehieneko puntuazioa. Gainerako proposamenak modu zuzenki proportzionalean baloratuko dira, jaitsiera portzentaje handienaren arabera; era horretan, zero puntu emanen zaie deialdiaren zenbatekoan inolako jaitsierarik ez duten eskaintzei. Balorazioak egiteko unean, bi dezimal hartuko dira kontuan puntuazioa emateko.
b) Produktu kopurua, 5 fruta eta/edo barazki mota gutxienez (2 puntu gehienez). Gehieneko puntuazioa emanen zaio fruta espezie gehien dituen proposamenari. Gainerako proposamenak modu zuzenki proportzionalean baloratuko dira, espezie portzentaje handienaren arabera; era horretan, 0 puntu emanen zaie 5 espezie baino gehiago aurkezten ez duten eskaintzei. Balorazioak egiteko unean, bi dezimal hartuko dira kontuan puntuazioa emateko.
c) Fruta eta barazki ekoizleen erakunde onartua izatea (2 puntu).
d) Sozietatearen helbidea Nafarroan izatea (puntu bat).
e) Produktuak bere ibilgailuekin banatzea (puntu bat, gehienez). Puntuazioa esleitzeko, bere ibilgailuen proportzioa hartuko da kontuan, produktuen banaketan guztira erabiliko diren ibilgailuekin alderatuta.
f) Barazkiak izatea banatu beharreko produktuen artean (puntu bat).
g) Fruta eta/edo barazki ekologikoen anoak %20tik gorakoa izatea (puntu bat, gehienez). Gehieneko puntuazioa emanen zaio produktu ekologikoen portzentaje handiena duen proposamenari. Gainerako proposamenak modu zuzenki proportzionalean baloratuko dira, produktu ekologikoen portzentaje handienaren arabera; era horretan, 0 puntu emanen zaie banatu beharreko fruta edo/eta barazki ekologikoen anoa portzentajea %20tik gorakoa ez duten proposamenei. Balorazioak egiteko unean, bi dezimal hartuko dira kontuan puntuazioa emateko.
Zortzigarrena.–Deialdiaren antolamendua, instrukzioa eta ebazpena.
1. Eskaerak harturik, bosgarren eta seigarren oinarrietan ezarritako baldintzak eta dokumentuak betetzen dituzten egiaztatuko da. Agiri guztiak ez badaude, hamar egunean osatu ditzala eskatuko zaio interesdunari, eta adieraziko zaio, hala egin ezean, eskaerari uko egiten diola ondorioztatuko dela eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela. Ebazpen hori jakinarazi eginen zaio.
2. Eskoletan fruta eta barazkiak hartzeko Planaren Segimenduko Batzorde Mistoak ebaluatuko ditu aurkeztutako eskaerak, eta, zazpigarren oinarriko baremoaren arabera ezarriko du ordena.
Berdinketa izanez gero, hezkuntza eta osasun ikuspegitik kalitate handienekoa, eta osatuena eta askotarikoena den planari dagokion banaketa planaren proposamenaren alde eginen da. Horrez gain, beste ezaugarri batzuk hartuko dira kontuan, besteak beste: produktuen jatorria, kalitatea eta aurkezteko modua.
3. Eskoletan fruta eta barazkiak jateko planaren Segimenduko Batzorde Mistoak eskaerak ebaluatu ondoren, Nekazaritza Zerbitzuak ebazpen proposamena eginen du baremoan puntuazio altuena lortu duen proposamenaren alde.
4. Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak ebazpen arrazoitua emanen du interesduna eskoletan fruta eta barazkiak jateko planean (2018-2019 ikasturtea) hornitzaile baimendu gisa onartzeari buruz, eta berariaz jakinaraziko da zein eskaera ezetsi diren.
5. Prozeduraren gainean ebazteko epea 15 egunekoa izanen da, eskaerak osorik aurkezten direnetik hasita. Epea ebazpenik espresuki eman gabe bukatzen bada, ezetsitzat joko dira eskaerak.
Bederatzigarrena.–Laguntza eskatzailearen konpromisoak.
Hornitzaile baimendua izateko, hurrengo ataletan zehaztu eta baimen eskaeran jasota dauden gai hauei buruzko konpromiso idatzia hartu beharko du eskatzaileak:
a) Hornitzaile hautatua izateko proposamenean agertzen den bezala egitea banaketa. Aldaketaren bat egin baino lehen, administrazioari jakinarazi beharko zaio, eta horrek baimendu.
b) Eskoletan fruta jateko programa dela medio Europar Batasunak finantzatzen dituen produktuak prest egonen direla bermatzea, laguntzaren xede diren ikastetxeetako ikasleek kontsumitzeko.
c) Emandako laguntza eskola programaren helburuekin bat erabiltzea, jarraipen, ebaluazio eta publizitaterako edo lagun egiteko hezkuntza neurrietarako.
d) Oker ordaindutako laguntzen zenbatekoa itzultzea, baldin eta egiaztatzen bada produktuak ez zaizkiela eman planari atxikitako ikastetxeetako ikasleei, edo Nafarroako Foru Komunitateko eskoletan fruta eta barazkiak jateko planaren barruan diruz laguntzekoak ez diren produktuetarako ordaindu bada laguntza.
e) Jarraipen, ebaluazio eta publizitaterako edo lagun egiteko hezkuntza neurrietarako oker ordaindutako laguntza itzultzea, neurri edo jarduera horiek modu egokian aplikatu ez direla egiaztatuz gero.
f) Frogagiriak agintari eskudunei ematea, eskatzen dituztenean.
g) Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak, Hezkuntza Departamentuak edo Osasun Departamentuak ezarritako edozein kontrol neurri onartzea, bereziki erregistroak egiaztatzeari eta ikuskatze fisikoari dagokienez.
h) Ikastetxeen izen eta helbideen erregistroa izatea, bai eta ikastetxe horiei banatutako produktuena eta kopuruena ere.
Hamargarrena.–Laguntzaren onuradunaren betebeharrak.
Onuradunak betebehar hauek izanen ditu:
a) Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari erakustea beharkizunak eta baldintzak betetzen dituela, hornitzaile baimendua izateko aurkeztutako proposamenarekin bat; orobat, hari frogatzea diru-laguntza emateko arrazoi izan den jarduera egin duela, eta helburua bete dela.
b) Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak, Hezkuntza Departamentuak edo Osasun Departamentuak egin beharreko egiaztatze lanak onartzea, baita Nafarroako nahiz Europar Batasuneko kontrol organo eskudunek egiten ahal dituzten egiaztapenak eta finantza kontrolak ere, eta jarduketa horietan eskatzen zaizkien argibide guztiak ematea.
c) Jasotako diruaren erabilerari buruzko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanen xede diren bitartean.
d) Deialdi honen hamabigarren oinarrian adierazitakoarekin bat, gutxienez ere A-3 neurriko kartel bat ematea planari lotutako ikastetxeei, haiek ageriko toki batean eta sarrera nagusian jar dezaten.
e) Orobat, banatu den fruta kopurua frogatzen duen agiriaren kopia bat utzi beharko da ikastetxeetan, fruta eta kartel hartzaileak baitira, zer produktu noiz banatu den, eta emandako informazio kartela adierazita.
Hamaikagarrena.–Ikastetxeen betebeharrak.
Ikastetxeak betebehar hauek izanen ditu:
a) Laguntzaren xede diren produktuak ikasleek bakarrik eta eskola eremuan kontsumituko dituzte, eta ez dira erabiliko eskolako otorduak prestatzeko. Horri dagokionez, ikastetxeko arduradunak adierazpen bat sinatuko du, bertan bermatzeko diruz lagundutako produktuak behar bezala erabiltzen direla. Adierazpen hori ikastetxean bertan gordeko da, baina eskura egonen da, kontrolik egiten bada egiaztatu ahal izateko.
b) Matrikulatutako ikasleen kopurua jakinaraztea eskatzaileari.
c) Ikastetxeko sarreran agertzea, ongi ikusteko moduko kartel batean, 2017/40 Erregelamendu Delegatuaren eranskinean ezarritako gutxieneko baldintzak eta autonomia erkidegoak ezar ditzakeen beste batzuk betetzen dituela.
d) Agintari eskudunek ikastetxean egiten dituzten ikuskapen fisikoak baimentzea.
e) Agintzari eskudunak beharrezkotzat jotzen dituen beste guztiak.
Ikastetxe batek ez baditu betetzen arestian aipatutako betebeharrak, Planaren Segimenduko Batzorde Mistoak egokitzat jotzen dituen neurriak hartuko ditu programa ongi gauzatu dadin.
Hamabigarrena.–Ikastetxeetan fruta banatzeari buruzko publizitatea.
1. Eskoletan fruta eta barazkiak jateko planean parte hartzen duten ikastetxeek publizitatea paratu beharko dute beren eskola instalazioetan, ikastetxeko sarrera nagusian edo argi ikus eta irakur daitekeen toki batean, publizitateko afixen bidez, adierazteko programa hori Europar Batasunak diruz lagundua dela.
2. Publizitateko afixa horiek banatzaile baimenduek emanen dizkiete ikastetxeei, Nafarroako Foru Komunitateko organo eskudunak gainbegiratuta betiere. Afixa edo material horiek 2016ko azaroaren 3ko 2017/40 Erregelamendu Delegatuaren eranskinean ezarritako gutxieneko baldintzak bete beharko dituzte.
3. Afixa A-3 gutxieneko neurrikoa izanen da, zentimetro bateko edo gehiagoko letrekin. Kartel horrek Europar Batasunaren eta Nafarroaren ikurrak izanen ditu, “Europar Batasuneko eskola programa” titulua duela, eta esaldi hau gutxienez: “Gure ikastetxeak Europar Batasunaren eskola programan parte hartzen du, Europar Batasunak diruz lagundurik” Kartelak Europar Batasunaren eta Nafarroako Gobernuaren ikurrak izanen ditu.
Hamahirugarrena.–Ordaintzeko eskaera, eta diru-laguntzaren helburua lortu dela frogatzeko modua.
1. Ordainketaren eskatzailea eskoletan fruta eta barazkiak jateko planerako (2018-2019 ikasturtea) hornitzaile baimendua izanen da. Ordainketarako eskaerak modu telematikoan aurkeztuko dira, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Nekazaritza Zerbitzuari zuzenduta.
2. Ordaintzeko eskaerak hiru hilabeteko epean aurkeztu beharko dira, banaketa-aldia bukatu eta biharamunetik hasita. Eskaera bakoitzak, gutxienez, V. eranskinean agertzen den informazioa bilduko du, eta zein banaketa aldiri buruzkoak diren, hari dagozkion frogagiriak erantsiko zaizkio.
3. Ordaintzeko eskaerarekin batera, produktuaren kantitatea, aurkezpen-formatuak eta ikasturtean sortu diren oharrak edo gorabeherak aurkeztuko dira, hornitutako ikastetxe bakoitzaren arabera sailkatuta. Horrekin batera, egiaz hornitu edo banatu diren produktuen kantitateen ordain-agiriak (albaranak) ere aurkeztu beharko dira.
4. Ordainketarako eskabidean adierazitako zenbatekoak justifikatzeko, banatutako produktu bakoitzaren prezioa zein bere aldetik adierazi behar da.
5. Produktu bakoitzaren unitateko gehieneko kostua (euroak/kg) ez da izanen maiatzaren 22ko 511/2017 Errege Dekretuaren II. eranskinean ezarritako zenbatekoetatik gorakoa. Errege dekretu horren 5. artikuluarekin bat, produktu ekologikoen zenbatekoak % 20 handituko dira.
6. Batez besteko kostua, gehienez, 0,48 eurokoa izanen da banatutako anoa bakoitzeko, eskoletan fruta eta barazkiak jateko planerako (2018-2019 ikasturtea) ordainketa eskaera guztiak kontuan hartuta.
7. Komunikazio kostuei dagokienez, ikastetxeetara eramaten den eskoletan fruta eta barazkiak jateko programaren kartel iragarlea ez da, ikastetxe bakoitzerako, 5,50 euro baino garestiagoa izanen.
8. Produktuen horniketari eta banaketari dagozkion ordainketa eskaeretan gutxienez informazio hau jaso beharko da:
a) Banatutako produktu kantitateak produktu multzoen arabera.
b) Produktua zein ikastetxetan banatu den, haren izena eta helbidea, edo hezkuntza agintariarena.
c) Ikastetxe bakoitzean ikasturte hasieran matrikulatutako ikasle kopurua edo, ikasleen zerrenda eguneratua, kasua bada, laguntzaren eskaerak hartzen duen epean produktuak jasotzeko eskubidea dutenena.
Informazio hori euskarri informatikoan aurkeztu behar da, Windows-ekin bateragarri den Excel fitxategi batean.
Hamalaugarrena.–Laguntzaren kalkulua.
1. Entregak frogatzen dituzten albaranak egiaztatu ondoren, organo kudeatzaileak zehaztuko du zein diren kostu balidatuak kontzeptu hauetan:
a) Hornitutako produktuak (banaketa):
–Banaketa zein ikastetxetan egin den, horietako ikasleen kopurua hartuko da (II. eranskina), salbu eta banaketan zehar aldaketaren bat atzeman, eta Hezkuntza Departamentuak kopuru hori eguneratzen duen kasuan.
–Ikastetxe bakoitzean astean hiru anoa banatuko direla hartuko da kontuan, banaketa kopuru txikiagoa gertatu den asteetan izan ezik.
–Aplikatuko den unitateko prezioa (euroak/kg) hauetako txikiena izanen da: ordaintzeko eskaeran adierazitakoa edo VI. eranskinean jaso den erreferentziako gehieneko kostua. Produktu ekologikoen kasuan, unitateko prezioak, VI. eranskinean jasotakoak, % 20 handituko dira. Edozein kasutan, zenbateko osoa ez da izanen lehen oinarrian ezarritakoa baino handiagoa.
–Batez besteko kostua, gehienez, 0,48 eurokoa izanen da banatutako anoa bakoitzeko, eskoletan fruta eta barazkiak jateko planerako (2018-2019 ikasturtea) ordainketa eskaera guztiak kontuan hartuta. Batez besteko gehieneko kostu hori gainditzen bada, laguntzaren saldoa murriztu eginen da batez besteko kostu horretara mugatu arte.
b) Eskola programaren publizitatea (afixa).
–Kontuan hartuko da zenbat ikastetxetan egin duen banaketa banatzaile baimenduak, baimenak emateko ebazpenarekin bat.
–Aplikatuko den unitateko prezioa (euroak/un.) hauetako txikiena izanen da: ordaintzeko eskaeran adierazitakoa edo hamahirugarren oinarriko 7. puntuan jaso den erreferentziako gehieneko kostua. Edozein kasutan, zenbateko osoa ez da izanen lehen oinarrian ezarritakoa baino handiagoa.
2. Gehienez aplikatuko den diru-laguntza honako zenbateko hauetan txikiena izanen da:
a) Gastu-kontzeptu bakoitzeko kalkulatutako laguntzaren batura, ordainketa eskaera guztiena, oinarri arautzaile honen 1. atalarekin bat.
b) 2018-2019 ikasturtean eskoletan fruta eta barazkiak jateko planaren aplikazioak izanen duen gehieneko zenbatekoa, Europar Batasunak finantzatutakoa, hau da, 240.059,00 euro.
Hamabosgarrena.–Ordaintzeko modua eta epeak.
1. Laguntza ordainduko da hiru hilabeteko epean, eskaera behar bezala eta osorik beteta eta baliozkoa aurkeztu eta biharamunetik hasita.
Laguntza eskaera aurkezteko ezarritako epea gehienez ere 60 egun naturalez gainditzen bada, laguntza ordaindu eginen da, baina ondoren adierazten den moduan murriztuta:
–%5, epea egun batetik 30 egun natural arte gainditzen bada;
–%10, epea 31 egun naturaletatik 60 egun natural arte gainditzen bada.
Epea 60 egun naturalez baino gehiago gaindituz gero, beste %1 gehiago murriztuko da laguntza egun bakoitzeko, gelditzen den saldoaren gainean kalkulatuta.
Hamaseigarrena.–Diru-laguntzaren bateragarritasuna.
Diru-laguntza bateraezina da jarduera bererako jasotzen ahal diren beste diru-laguntzekin.
Hamazazpigarrena.–Kontrolak.
1. Kontrol administratiboak eta tokian bertakoak eginen dira, Batzordearen 2016ko azaroaren 3ko 2017/39 (EB) Erregelamenduaren 9. eta 10. artikuluetan ezarritakoa kontuan hartuta. Kontrolak egiten ahalko dituzte bai Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko langileek, bai Hezkuntza Departamentukoek, bai Osasun Departamentukoek.
2. Ordaintzeko eskaera guztiei kontrol administratiboak eginen zaizkie eta, bereziki, diruz lagundutako kostuen frogagiriak egiaztatuko dira. Kontrol administratiboan alderdi hauek betetzen direla egiaztatuko da:
–Kasua bada, hautatu eta baimendu den hornitzaile batek aurkeztu dituela.
–Deialdi honetan ezarritako eredu, epe eta horniketa aldiarekin bat datozela, kontuan hartuta, ezinbesteko kasuetan izan ezik, eskaera, beranduenez, eskaeraren xedeko aldia bukatu eta hurrengo hirugarren hilabeteko azken egunean aurkeztu beharko direla.
–Gutxienez informazio hau jasotzen dutela:
- Eskatzailearen identifikazioa.
- Ikastetxe bakoitzaren identifikazioa.
- Ikasturte hasieran matrikulatutako ikasleak edo, kasua bada, eguneratutakoak.
- Banatutako produktu kopuruak eta banaketa-aldia.
–Eskaeran gehitutako produktuek betetzen dituztela ezarritako baldintzak (kantitatea, kalitatea, etab.), eta onartutakoen barruan daudela.
–Laguntzaren xede diren kostuak bat datozela Batzordearen 2017/40 Erregelamendu Delegatuaren (EB) 4. artikuluko 1. apartatuan eta deialdi honen bigarren oinarrian ezarritakoekin.
–Egiaz entregatutako fruta eta barazki kantitateak justifikatzen dituzten albaranak ere erantsita dituztela.
–Eskatzaileak ez duela finantzaketarik jaso beste ezein laguntza araubide, programa, neurri edo eragiketaren bidez, kostu berberetarako.
–Eskabideetako informazioa eta ikastetxeek aurkeztutako aitorpenak bat datozela ikastetxeetan matrikulatutako ikasle kopuruari eta laguntza eskaeraren xede den ikasle kopuruari dagokienez, ziurtatuta banatutako kantitateak egiten duen anoa kopurua bat datorrela ikasle kopuruarekin.
3. Kontrol administratiboak tokian berean egindako ikuskapen fisikoekin osatuko dira.
Hamazortzigarrena.–Zehapenak.
1. Oker ordaindutako zenbatekoak berreskuratzeko, 809/2014 (EB) Erregelamendu Betearazlearen 7. artikulua aplikatuko da, mutatis mutandis.
2. 511/2017 Errege Dekretuaren 15. artikuluari jarraikiz, eskola programan ezarritako betebeharrak betetzen ez badira, eskatzaileak, bidegabeki jasotako diru-kopuruak itzultzeaz gain, hasiera batean ordaindutako zenbatekoaren eta eskatzaileak jasotzeko eskubidea duen zenbatekoaren arteko diferentzia egiten duen zehapen administratibo bat ordainduko du.
3. Begi bistako akatsengatik ez bestelakoengatik ordainketa irregularrak egin diren kasuan eta eskatzaileari egozten ahal zaion iruzur edo axolagabekeria larria dagoenean, eskatzaileak, bidegabeki jasotako diru-kopuruak itzultzeaz gain, hasiera batean eskatutako zenbatekoaren eta eskatzaileak jasotzeko eskubidea duen zenbatekoaren arteko diferentzia egiten duen zehapen administratibo bat ordainduko du, 2017/40 (EB) Erregelamendu Delegatuaren 8. artikulua aplikatuta.
4. Aurrekoa gorabehera, eskatzaile batek bere betebeharretako bat ez duela bete atzemanez gero, bertan behera geldituko da eskatzailearen parte-hartzea Nafarroako Foru Komunitatean, aldi baterako, hilabetetik hamabi hilabetera, edo errebokatu eginen da, zein den arau-haustearen larritasuna eta proportzionaltasun printzipioarekin bat. Bertan behera utzi edo errebokatzea ez dira aplikatuko arau-haustea garrantzi gutxikoa denean. Eskatzaileak eskatuta eta errebokatzeko arrazoiak zuzendu baldin badira, agintari eskudunak erabakitzen ahalko du parte-hartzailea berriz onartzea, zuzenketa egin eta, gutxienez ere, hamabi hilabete iragan ondoren.
5. Ikastetxe batek ez baditu betetzen deialdi honen hamaikagarren oinarrian aipatutako betebeharrak, Planaren Segimenduko Batzorde Mistoak egokitzat jotzen dituen neurriak hartuko ditu programa ongi gauzatu dadin.
Hemeretzigarrena.–Emandako diru-laguntzen publizitatea eta datuen tratamendua.
1. Onuradunei emandako diru-laguntzak argitaratu eginen dira Nekazaritza Politika Erkidearen finantzaketari, kudeaketari eta jarraipenari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1306/2013 (EB) Erregelamenduaren 111. artikuluari jarraikiz. Batzordeko eta Estatuetako auditoretza eta ikerketa organismoek tratatu ditzakete horien datuak, Batasunaren finantza interesak babestearren.
2. Datu pertsonalak direnean, estatu kideek beren eskubideak jakinaraziko dizkiete onuradunei, datuen babeserako arauekin bat eta eskubide horiek erabiltzeko aplikagarriak diren prozedurekin bat, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamenduarekin bat. Aipatu erregelamenduaren bidez, pertsona fisikoen babesa arautu zen datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez (Datuen babeserako erregelamendu orokorra).
II. ERANSKINA Eskoletan fruta eta barazkiak jateko planean parte hartzen duten ikastetxeen zerrenda 2018-2019 ikasturterako |
IKASTETXEAREN DATUAK | HERRIA | IKASLEAK | MOTA (1) |
Abartzuzako HLHIP | Abartzuza | 35 | MALE |
San Babil HLHIP | Ablitas | 52 | H |
Sagrado Corazón ikastetxea | Altsasu | 62 | H+L |
Zelandi HLHIP | Altsasu | 115 | H |
Iñigo Aritza Ikastola | Altsasu | 123 | H+L |
Amaiur Ikastola IP | Amaiur | 28 | H |
San Fausto HLHIP | Antzin | 29 | H |
Virgen de la Cerca IP | Andosilla | 74 | H |
Añorbeko HLHIP | Añorbe | 53 | H |
Agoizko San Migel IP | Agoitz | 111 | H |
Arantzako Herri Eskola | Arantza | 60 | H |
Nazabal HH eta LHko IP | Areso | 58 | MALE |
Sancho Ramírez HLHIP | Arguedas | 78 | H |
Arizkungo Ikastetxe Publikoa | Arizkun | 33 | H |
Arraiozko eskola | Arraioz | 33 | MALE |
La Balsa HLHIP | Arroitz | 60 | H |
Urraca Reina IP | Artaxoa | 32 | H |
Mater Dei Ikastetxea | Aiegi | 135 | H |
Francisco Arbeloa HLHIP | Azagra | 120 | H |
Azpilkuetako Eskola | Azpilkueta | 20 | MALE |
Sahats IP | Barañain | 55 | H |
Alaitz IP | Barañain | 78 | H |
Martín Azpilcueta IP | Barasoian | 28 | MALE |
Beireko HLHIP | Beire | 6 | H |
Jesusen Bihotza Ikastetxea | Bera | 38 | H+L |
Ricardo Baroja | Bera | 119 | H+L |
Labiaga ikastola | Bera | 78 | H+L |
Río Arga HLHIP | Berbintzana | 48 | H |
Mendialdea II LH | Berriozar | 114 | H |
Mendialdea 1 | Berriozar | 170 | H |
Araxes IP | Betelu | 22 | H |
Santa Ana | Buñuel | 52 | H |
Ermitaberri IP | Burlata | 141 | H+L |
Hilarión Eslava HLHIP | Burlata | 203 | H+L |
Amor de Dios | Burlata | 111 | H+L |
Regina Pacis | Burlata | 111 | H+L |
Teresa Bertrán de Lis HLHIP | Cadreita | 58 | H |
Virgen del Soto IP | Caparroso | 87 | H |
Virgen de Gracia HLHIP | Carcar | 23 | H |
Francisco Javier Saenz de Oiza IP | Kaseda | 15 | H |
San Fermin ikastola | Zizur Txikia | 100 | H |
Ciudad de Corella IP | Corella | 240 | H |
Virgen de Nievas IP | Deikaztelu | 32 | H |
San Miguel IP | Doneztebe | 162 | H+L |
Elizondoko Eskola Publikoa | Elizondo | 114 | H+L |
Baztan Ikastola | Elizondo | 100 | H+L |
Erratzuko eskola | Erratzu | 36 | H |
San Esteban LH | Erro | 32 | MALE |
Santa Ana ikastetxea | Lizarra | 110 | H |
Remontival IP | Lizarra | 230 | H |
San Donato IP | Etxarri Aranatz | 72 | H |
Doña Álvara Álvarez IP | Faltzes | 60 | H |
Nuestra Señora de Ujué IP | Figarol (Zarrakaztelu) | 8 | H |
Juan de Palafox HLHIP | Fitero | 66 | H |
Virgen del Rosario HLHIP | Fontellas | 23 | H |
Elías Terés Sádaba IP | Funes | 99 | H |
Santos Justo y Pastor HLHIP | Fustiñana | 65 | H |
Gartzain IP | Gartzain | 13 | H |
Andrés Narbarte “Xalto” | Goizueta | 72 | H+L |
Virgen Blanca | Uharte | 186 | H |
Isterria HBI | Ibero | 50 | HB |
Iruritako Eskola | Irurita | 64 | H |
Atakondoa Ikastetxe Publikoa | Irurtzun | 99 | H |
Iturengo Pulunpa Eskola | Ituren | 39 | H |
Arrano Beltza | Iturmendi | 12 | H |
Oihanzabal Eskola | Jauntsarats (Basaburua) | 22 | H |
Lakuntzako Herri Eskola | Lakuntza | 36 | H |
San Miguel HLHIP | Larraga | 60 | H |
Larraintzarko Ikastetxea HH-LH | Larraintzar | 60 | H |
Legasako herri eskola | Legasa | 36 | H |
Erleta IP | Leitza | 188 | H+L |
Lekarozko HLHIP | Lekaroz | 10 | H |
Ibarberri IP | Lekunberri | 80 | H |
Doña Blanca de Navarra | Lerin | 40 | H |
Irain Eskola Publikoa | Lesaka | 89 | H+L |
Lezaungo HLHIP | Lezaun | 13 | H |
La Milagrosa Ikastetxea | Lodosa | 65 | H |
Ibaialde ikastola | Lodosa | 43 | H |
Ángel Martínez Baigorri HLHIP | Lodosa | 78 | H |
Santa María HLHIP | Los Arcos | 20 | H |
San Juan IP | Irunberri | 53 | H |
San Bartolomé IP | Martzilla | 98 | H |
Santa Ana IP | Mélida | 51 | MALE |
San Francisco Javier LHIP | Mendabia | 35 | MALE |
Nuestra Señora de los Dolores | Mendabia | 52 | H |
Nuestra Señora del Patrocinio | Milagro | 106 | H |
Santa Bárbara IP | Elo | 50 | H |
Honorio Galilea | Monteagudo | 60 | H |
Mardones y Magaña | Murchante | 260 | H+L |
Raimundo Lanas | Murillo el Fruto | 31 | MALE |
San Pedro | Mutiloa | 287 | H |
Arotzenea | Narbarte | 28 | H |
Obanos HLHIP | Obanos | 45 | H |
Domingo Bados | Olatzagutia | 30 | H |
Príncipe de Viana HLHIP | Erriberri | 110 | H |
Oronozko IP | Oronoz Mugairi | 32 | H |
San Salvador HLHIP | Oteitza | 52 | H |
Patxi Larraintzar | Iruña | 146 | H |
Jaso ikastola | Iruña | 149 | H |
García Galdeano HLHIP | Iruña | 101 | H+L |
El Molino HBI | Iruña | 41 | HB |
Santa Catalina Labouré | Iruña | 62 | H |
Paderborn-Víctor Pradera HLHIP | Iruña | 120 | H |
El Lago IP | Iruña | 69 | H |
Hegoalde ikastola | Iruña | 108 | H |
Rochapea IP | Iruña | 87 | H |
Nicasio de Landa IP | Iruña | 29 | H |
Buztintxuri IP | Iruña | 350 | H |
Amaiur Ikastola HLHIP | Iruña | 135 | H |
José M.ª de Huarte | Iruña | 75 | H |
Mendigoiti Ikastetxea | Iruña | 150 | H |
Mendillorri IP | Iruña | 91 | H |
San Franzisko Deuna IP | Iruña | 140 | H |
Iturrama HLHIP | Iruña | 64 | H |
Bernart Etxepare IP | Iruña | 235 | H+L |
Sanduzelai Ikastetxea | Iruña | 56 | H |
Claret Larraona | Iruña | 152 | H |
San Jorge HLHIP | Iruña | 120 | H |
Pitillasko HLHIP | Pitillas | 24 | MALE |
Garesko IP | Gares | 90 | H |
Ximénez de Rada HLHIP | Arrada | 59 | H |
San Bartolomé HLHIP | Ribaforada | 120 | H |
Otsonta Saldiasko IP | Saldias | 16 | MALE |
Alfonso X el Sabio HLHIP | San Adrián | 202 | H |
Zangozako Ikastola | Zangoza | 26 | H |
Nuestra Señora de la Asuncion | Santakara | 45 | MALE |
Hermanas Uriz HLHIP | Sarriguren (Eguesibar) | 220 | H |
Joakin Lizarraga IP | Sarriguren (Eguesibar) | 352 | H |
Virgen de Nievas HLHIP | Sesma | 42 | H |
Sunbillako eskola | Sunbilla | 37 | H+L |
Garcés de los Fayos ikastola | Tafalla | 61 | H |
Marqués de la Real Defensa HLHIP | Tafalla | 142 | H |
Torre Monreal HBIP | Tutera | 60 | HB |
Huertas Mayores HLHIP | Tutera | 150 | H |
Compañía de María | Tutera | 268 | H |
Elvira España IP | Tutera | 170 | H |
San Migel IP | Uharte Arakil | 32 | H |
Urdazubiko HIE | Urdazubi | 26 | H |
Urdiaingo Herri Eskola | Urdiain | 40 | H |
Urrozko HLHIP | Urrotz-Hiria | 28 | MALE |
Félix Zapatero IP | Valtierra | 66 | H |
Ricardo Campano HLHIP | Viana | 92 | H |
Erentzun ikastola | Viana | 35 | H |
El Castellar IP | Alesbes | 85 | H |
San Veremundo HLHIP | Villatuerta | 34 | H |
Atargi | Atarrabia | 108 | H |
La Presentación Fesd ikastetxea | Atarrabia | 50 | H |
Paz de Ziganda Ikastola, Atarrabia | Atarrabia | 159 | H |
Catalina de Foix HLHIP | Zizur Nagusia | 120 | H |
Erreniega IP | Zizur Nagusia | 167 | H |
Las Amescoas IP | Zudairi | 23 | H |
Zugarramurdiko HIE | Zugarramurdi | 24 | H |
Hezkuntza Departamentuak ikasleen kopurua eman eta ikastetxeekin egiaztatu du, 2018-2019 ikasturteko matrikulazio datuen arabera. (1) H = Haur Hezkuntza; H+L = Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako 1. zikloa; MALE = Maila Anitzeko Landa Eskola; HB = Hezkuntza Berezia. | |||
III. ERANSKINA
IV. ERANSKINA
V. ERANSKINA
Laguntza ordaintzeko eskaera inprimakia.
Deskargatu beharreko artxiboak PDF formatuan daude.
VI. ERANSKINA
Produktuari aplikatzen ahal zaion gehieneko balioa
PRODUKTUA | ERREFERENTZIAKO |
Zerba | 2,03 |
Baratxuria | 4,12 |
Abrikotak | 3,70 |
Alkatxofa | 2,57 |
Apioa | 1,56 |
Alberjiniak | 2,25 |
Brokolia | 2,28 |
Kalabazina | 1,88 |
Kalabaza | 1,88 |
Kakia | 2,25 |
Tipula | 1,27 |
Gerezia | 4,74 |
Txanpinoia | 3,39 |
Arana | 2,69 |
Klementinak | 2,72 |
Azaloreak | 1,67 |
Eskarola | 2,33 |
Zainzuria | 5,45 |
Ziazerba | 2,36 |
Marrubia/Baratze-marrubia | 3,75 |
Fruitu oskoldunak | 10,59 |
Fruitu tropikalak | 2,62 |
Fruitu gorriak | 12,87 |
Granada | 2,70 |
Baba berdea | 2,96 |
Zitriko txikien hibridoak | 2,07 |
Pikua | 4,38 |
Leka | 3,92 |
Kiwia | 2,99 |
Letxuga | 2,59 |
Limoiak | 2,20 |
Mandarinak | 2,02 |
Sagarrak | 1,88 |
Melokotoiak | 2,41 |
Meloiak | 2,99 |
Arbia, aza-arbia eta txiribia | 3,23 |
Laranjak | 1,98 |
Nektarinak | 2,56 |
Mizpira | 3,92 |
Paraguaia | 2,97 |
Pepinoa | 2,05 |
Udareak | 2,19 |
Piperra | 2,44 |
Banana | 1,46 |
Porrua | 2,31 |
Buru-aza/aza | 1,72 |
Angurriak | 1,16 |
Tomateak (ekainaren 1etik urriaren 31 bitarte) | 1,20 |
Tomateak (azaroaren 1etik maiatzaren 31 bitarte) | 2,37 |
Mahatsa | 3,23 |
Azenarioa | 1,86 |
Frutak IV. gama | 9,31 |
Barazkiak IV. gama | 9,50 |
Barazki zopak/kremak | 2,87 |
Barazki zukua | 2,75 |
Fruta zukuak | 1,95 |
Kontzentratuetatik ateratako fruta zukuak | 1,53 |
(*) 511/2017 Errege Dekretuaren II. eranskinean adierazitako zenbatekoak. Errege dekretu horren 5. artikuluarekin bat, produktu ekologikoen zenbatekoak % 20 handituko dira.
Iragarkiaren kodea: F1814906
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
