249. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergan
aplikatu beharreko koefizienteak eta karga-tasak

Udalak, 2018ko abenduaren 21ean egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

1. Zehaztea lurraren balioaren gainean sortzapena egiteko unean aplikatu beharreko koefizienteak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehienekoak izanen direnak, balio-gehikuntza noiz sortzen den epearen arabera.

2. Bere horretan uztea Udalaren Osoko Bilkurak 2018ko martxoaren 26an onetsitako karga-tasak. Hauek dira:

a) Urtebete baino gutxiagotik 16 urtera bitarteko epean sorturiko balio-gehikuntzetarako, %23,5.

b) 17 urtetik 20 urtera bitarteko epean sorturiko balio-gehikuntzetarako, %16.

3. Koefiziente eta karga-tasa hauek 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatuko dira.

4. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki-taulan argitaratzea.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da onespen honen kontra hauetako bideren bat erabiltzen ahal dela:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Tuteran, 2018ko abenduaren 22an.–Ogasuneko zinegotzi ordezkaria, José Ángel Andrés Gutiérrez.

Iragarkiaren kodea: L1815412