2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Aldaketak ordainarazpenen ordenantzetan, 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera indarra izan dezaten. Behin betiko onespena
Tuterako Udalak, 2018ko urriaren 1ean egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen aldaketak tasak arautzen dituzten ordenantza fiskaletan, 2019ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra har dezaten.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluko aginduei jarraikiz, erabaki hori 2018ko 200. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 16an, baita Udalaren ediktu-taulan paratu ere, eta espedientea 30 egunean egon da jendaurrean.
Jendaurrean egoteko legezko aldia iraganik inork alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, eta aipatu foru legearen 325.1.c) artikuluan dauden aginduak bete beharrez, behin betiko onetsitako aldaketak argitaratzen dira, ondotik ematen den eranskinean jasotzen den bezala.
Argitara ematen da aipatu agindua bete beharrez, eta ohartarazten ezen honako aldaketa hauen aurka –xedapen administratibo orokorra baita– ezin dela administrazio bidean errekurtsorik paratu, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112.3 artikuluari jarraikiz. Hortaz, behin betiko onespen honen aurka ondoko bideetakoren bat erabiltzen ahalko da:
a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.b) artikuluari jarraikiz, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Tuteran, 2018ko azaroaren 29an.–Ogasuneko zinegotzi ordezkaria, José Ángel Andrés Gutiérrez.
ERANSKINA
1.–Ordainarazpenak.
5. zenbakia.–Ordenantza fiskala, eremu publikoa eta herri-lurrak okupatzeko tasak arautzen dituena.
–2. artikuluaren d) puntutik testu hau kentzen da: “eta zinemako filmaketa edo gisakoa.”
–2. artikuluan j) puntua eransten da, testu hau duena: “Filmaketa jarduera edo zinemako pelikulak, telebistako saioak, dokumentalak, publizitate iragarkiak, bideoak, argazki erreportajeak edo ikus-entzunezko esparruko beste edozein produktu grabatzea, behar edo ukitzen badituzte udal eskumeneko ondasun edota zerbitzuak”.
–5. artikuluan j) puntua eransten da, testu hau duena: “2.j) artikuluan aurreikusitako okupaziorako, egun edo zatiki bakoitzeko, tokiko eremu publikoa okupatzeko tasari gehituko zaio, hala badagokio, langileen gastua edo lanabesak uzteagatikoa, betiere “Udalaren makineria, ibilgailuak, lanabesak eta bestelako elementuak uzteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean” ezarritako tarifen arabera.”
–15. artikuluko 2. kudeaketa arautik testu hau kentzen da: “... zinema filmaketa edo gisakoa izan ezik...”; eta 9. araua ere kentzen da.
–17. artikuluko edukia aldatzen da; hortaz, 18., 19. eta 20. artikuluak berriro zenbakitu behar dira, 19., 20. eta 21. zenbakiekin. Hona hemen eduki berria:
“Pertsona fisikoek, juridikoek edo nortasun juridikorik gabeko subjektuek, baimena eskatu beharko dute filmaketa hasi baino 15 egun baliodun lehenago, zinemako pelikulak, telebistako saioak, dokumentalak, publizitate iragarkiak, bideoak, argazki erreportajeak edo ikus-entzunezko esparruko beste edozein produktu filmatzeko edo grabatzeko, behar edo ukitzen badituzte udal eskumeneko ondasun edota zerbitzuak; hala ere, ezarritakoa baino epe laburragoa onartzen ahal da, filmaketaren ezaugarriak direla eta, hori egitea egoki ikusten bada.
Eredu normalizatuan behar bezala betetako eskaerarekin bat aurkeztu beharko da erantzukizun zibil orokorraren aseguru polizaren kopia, indarrekoa, filmaketa egiterakoan gerta daitezkeen hirugarrenei eragindako kalteei aurre egiteko; halaber, kasu bakoitzeko ezaugarriak ezagutzeko egokitzat jotzen den gainerako dokumentazio idatzia nahiz grafikoa aurkeztuko da.
Behin eskaera eta erantsitako dokumentazioa jasota, kasuan kasuko eskumeneko administrazio unitate edo zerbitzuei igorriko zaie, espedientea ebazteko beharrezkoak diren txostenak egin ditzaten.
Zinema filmaketa edo antzekoak egiteko emandako lizentziak eskatutako epearentzat izanen dira, eta, behar izanez gero, luzapena eskatu beharko da. Eskaeran ez bada luzera adierazten, ulertuko da Udalari idatziz kontrakoa jakinarazi arte eskatzen dela.”
–Tarifen eranskinean 17.a eta 18.a aldatzen dira, honela:
17.a. Ostatu-ibilgailua (eguna):
–Inauteriak, San Joan eta herriko festak (ibilgailu eta eguneko, betiere instalatzeko eremua ez denean enkante bidez esleitzen) (100 euro).
–Gainerako egunak: (50 euro).
18.a. Ikus-entzunezko produktuen filmaketa (eguna): (100 euro).
–Ikus-entzunezko produktuak filmatzea, soilik ongintzako xedez edo udal intereseko xedez, udalerriko ingurunea eta jarduerak sustatu, zabaldu eta garatzeko; inguruabar hori udal organo eskudunak egiaztatu behar du: (doan).
–Film laburrak filmatzea, zinema eskoletako ikasleek egindakoak, prestakuntzarako xedez ez beste deusetarako; inguruabar hori udal organo eskudunak egiaztatu beharko du: (doan).
6. zenbakia.–Ordenantza fiskala, eremu publikoa, tokiko erabilera publikoko ondasunak eta erabilera publikoari atxikitako jabetza pribatuko lurrak terrazaz, beladorez eta barra-mostradore eramangarriez okupatzeko tasa arautzen duena.
–9.2 artikuluan dauden datak aldatzen dira, honela: apirilaren 30ean dioen lekuan, apirilaren 20an behar du; eta irailaren 30ean dioen lekuan, irailaren 20an behar du.
12. zenbakia.–Ordenantza fiskala, Trakzio mekanikoko ibilgailuak egonaldi mugatuko eremu publikoetan aparkatzeko tasak arautzen dituena.
–4. artikuluan d) apartatu berri bat eransten da, eta egungo d) apartatua e) izanen da. Hona hemen haren testua:
“d) Barne-errekuntzakoak ez diren ibilgailuak: elektrikoak, erregai-pilakoak (hidrogenoa) edo zuzeneko emisiorik gabekoak. Ibilgailu horiek eskuratzen ahal dute “ibiligailu elektrikoaren” bereizgarria, Tuterako Udalak doan emandakoa, ibilgailuan ikusgai jartzeko eta eremu urdin edo txandakako modalitatean araututako eremuetan aparkatzeko, baldin eta arau orokor edo partikular batek ez badu hori debekatzen.”
15. zenbakia.–Ordenantza fiskala, kirol instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituena.
–5. artikuluko 1. puntuko d) apartatua aldatzen da, honela:
“Kirol klub, kirol entitate edota bestelako entitate/elkarte/enpresek kirol instalazioak erabiltzen dituztenean, zenbat ordutan erabiltzen diren.”
–10. artikuluko (Salbuespenak eta hobariak) 1. puntuko d) apartatua aldatzen da, honela:
“d) Argia, Tuterako Udalaren auzo elkarteen erregistroan inskribaturiko kirol klub edo entitateek kirol instalazioak erabiltzerakoan beren entrenamendu edo lehiaketetarako.”
–10. artikuluko 1. puntuko g) apartatua kentzen da; hortaz, egungo h) apartatua g) apartatua izanen da.
–10. artikuluan 10. puntu berria gehitzen da; hortaz, egungo 10.a 11.a izanen da. Hona hemen testua:
“Tuterako Udalaren auzo elkarteen erregistroan inskribaturiko kirol klub edo entitateek %25eko hobaria izanen dute ordenantza fiskal honen arabera dagokien tarifaren gainean, baldin eta kirol unitate administratiboarekin oinarrizko kirola sustatzeko lankidetza-hitzarmen bat sinatu badute.”
–10. artikuluko egungo 10. puntua aldatzen da (11.a izanen baita zenbaki berria eman ondotik). Hona hemen testua:
“Hobari horiek ez dira metagarriak, salbu eta langabezian egoteagatik daudenak eta kirol klub edo entitateendako direnak, eta aplikatuko dira tramitazioa batera egiten bada tramite bakarrarekin, hau da, egun eta une berean.”
–13. artikuluko (Kudeaketa arauak) 3. eta 4. puntuei idazketa berria ematen zaie, testu honekin:
“3. Club Deportivo Tudelanok Ciudad de Tudela udal estadioa erabiliko du estadioa erabiltzeko indarrean den kontzesioaren erabakiaren arabera, Osoko Bilkurak onetsia.
4. Club Deportivo Lourdesek Lourdesko oinarrizko futboleko zelaiak erabiliko ditu indarrean diren lankidetza-hitzarmen edo erabilera lagatzeko hitzarmenen arabera, Osoko Bilkurak onetsitakoak.”
16. zenbakia.–Ordenantza fiskala, Udalaren kirol medikuntzako zerbitzua erabiltzeko tasak arautzen dituena.
–8. artikuluko (Salbuespenak eta hobariak) 1. puntuko b) apartatua kentzen da.
–8. artikuluan 2. puntua gehitzen da, testu honekin:
“2. %50eko hobaria izanen dute erretiroaren, ezgaitasunaren edo alarguntasunaren ondoriozko pentsiodunek edota 65 urte baino gehiagokoek.”
21. zenbakia.–Ordenantza fiskala, ekipamendu soziokulturalak (gizarte etxeak eta gazteendako udal aterpetxea) erabiltzeko tasak arautzen dituena.
–Tarifen taulatik, 2. tarifako (Sustapen eta partaidetzako programa) 2.A tarifako 3. puntua (Informazio eta orientabideen programa) kentzen da.
23. zenbakia.–Ordenantza fiskala, Udalaren etxeko laguntza zerbitzuen (ELZ) tasak arautzen dituena.
–6. artikuluko 5. puntua aldatzen da, paragrafoaren bukaeran testu hau gehituz:
“Ohiko etxebizitza ez da kontuan hartuko.”
–6. artikuluko 6. puntua aldatzen da, lehenengo paragrafoaren amaieran honako hau gehituz:
“urteko diru-sarrera”.
–8. artikuluko (Tarifak) 1., 2. eta 3. puntuei idazketa berria ematea, testu honekin:
“8. artikulua. 1.–ELZren onuradunei laguntza emateagatik, ondoko tarifak aplikatuko dira, otordu zerbitzua gabe (bazkaria nahiz afaria):
ERRENTA MAILAREN TARTEAK % | TARIFA |
1. tartea: < LGSaren %55 | 3 euroko tarifa finkoa, hilean |
2. tartea: > LGSaren %55-LGSaren %70era | Tarifaren %3 Gutxienez ere: 4 euroko tarifa finkoa, hilean |
3. tartea: > LGSaren %70-LGSaren %85era | Tarifaren %4 Gutxienez ere: 5 euroko tarifa finkoa, hilean |
4. tartea: > LGSaren %85-LGSaren %100era | Tarifaren %5 Gutxienez ere: 6 euroko tarifa finkoa, hilean |
5. tartea: > LGSaren %100-LGSaren %110era | Tarifaren %10 |
6. tartea: > LGSaren %110-LGSaren %115era | Tarifaren %20 |
7. tartea: > LGSaren %115-LGSaren %120ra | Tarifaren %30 |
8. tartea: > LGSaren %120-LGSaren %125era | Tarifaren %40 |
9. tartea: > LGSaren %125-LGSaren %130era | Tarifaren %50 |
10. tartea: > LGSaren %130-LGSaren %135era | Tarifaren %60 |
11. tartea: > LGSaren %135-LGSaren %140ra | Tarifaren %70 |
12. tartea: > LGSaren %140-LGSaren %145era | Tarifaren %80 |
13. Tartea: > LGSaren %145-LGSaren %150era | Tarifaren %90 |
14. tartea: > LGSaren %150-Baztertze muga bitarte | Tarifaren %100 |
15. tartea: gehienez ere 30 egun naturaleko laguntza soziosanitarioak, ordenantza arautzailearen 5. artikuluan zehaztukoak: tasa bakarra aplikatuko da, 10 eurokoa orduan. Horren ondotik bidezkoa bada laguntzarekin jarraitzea, dokumentazio ekonomikoa aurkeztuko da dagokion tasa kalkulatzeko. |
2.–Ikuztegi zerbitzua astean bi ordu izanen da bizikidetza unitate bakoitzeko, eta kasuan kasuko orduaren kostua kalkulatzeko 8.1 artikuluan zehaztutako tasaren baremoa aplikatuko da. Hileko tarifa finkoa aplikatzen denean, ikuztegi zerbitzuaren kostua horren barnean egonen da.
3.–ELZren tasaren zenbatekoa ez da inoiz izanen laguntzaren egiazko prezioa baino handiagoa.
–Zerbitzuaren kostu guztiak egotzi eta egiazki emandako laguntzaren kostu osoaren balioa, ordu bakoitzeko, zenbat den ateratzeko, honela eginen da: Urtero zehaztuko da kostu zentro bat, eta horri egotziko zaizkio zerbitzuaren zuzeneko eta zeharkako kostu guztiak: lanaldi osoko familia-langile baten kostua eta gizarte-langilearen eta administrari laguntzailearen kostuaren %15, azken bi profesional horiek ere zuzenean parte hartzen baitute programaren kudeaketan.
–Kostu osoa zatituko da lanaldi osoko familia-langile batek etxeko laguntzarako egiten ahal dituen orduen artean (lanaldiaren %80), laguntza orduaren kostu osoa lortzeko.
–Tarifaren oinarrizko unitatea da zerbitzua etxean ematen iragandako benetako ordua. Laguntza orduaren egiazko kostuaren %50 izanen da aplikatu beharreko prezioa edo tarifa.
–Laguntza orduaren egiazko kostua urtero eguneratuko da, Nafarroako Gobernuak udal ELZren laguntza jasotzen duten mendeko pertsonendako diru-laguntzarako ezarri duen aplikazio moduluaren arabera; aurten, orduko kostua 30,28 eurokoa da.”
–8. artikuluko 5. puntua aldatzen da, honela:
“Jaki prestatuetarako, bazkari nahiz afari, honako tasa hauek aplikatuko dira:”
–8. artikuluko 5. puntuko tauletan, “PKEko tarteak (%)” dioen lekuan, “Errenta mailaren tarteak %” behar du, eta “Bazkarien kostua (%) eta afarien kostua (%)” dioen lekuan “Bazkarien tarifak (%) eta afarien tarifak (%)” behar du.
–8. artikuluko 7. puntua aldatzen da, honela:
“Jaki prestatuen egiazko kostua, bazkaria nahiz afaria, Udalak egina duen esleipenaren ondoriozkoa izanen da, eta horri gehitu behar zaio haien garraioari legokiokeena, hura barne ez dagoenean.”
–12. artikuluko (Kudeaketa arauak) 3. puntuan agertzen den programaren izena aldatzen da, honela: “Autonomia pertsonala sustatzeko eta mendekotasun egoeran dauden pertsonei laguntzeko programa”.
32. zenbakia.–Ordenantza fiskala, ordezko betearazpenen tasak eta betearazpen aginduenak arautzen dituena.
–7. artikuluko ehunekoa aldatu da, eta %18,27koa izanen da.
2.–Indargabetzen da “Oinarrizko elikadura emateko zerbitzuaren tasa arautzen duen ordenantza fiskala” (44. zenbakia), 2012ko ekainaren 21ean Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik behin betiko onetsitakoa.
3.–Prezio publikoak.
Castel-Ruiz Enpresa Entitate Publikoaren prezio publikoak arautzen dituen ordenantza.
–I. eranskinean: Prezio publikoak:
- Muestra de Cine eta Opera Prima jardueren sarreraren prezioa aldatzen da; 5,50 eurokoa izanen da.
- Jarduera berri bat sartzea, testu honekin: “Udalaren Dantza Eskola: 15 euro, urte osoko ikastaroan izena emateagatik”.
Iragarkiaren kodea: L1814791