2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TEBAS
2/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena
Tebasko Kontzejuko Batzarrak, 2018ko urriaren 30ean egin osoko bilkura arruntean eta Udalbatzako kideen legezko kopuruaren gehiengo osoz, erabaki zuen hasiera batean onestea 2/2018 aurrekontu-aldaketaren espedientea, kreditu-gehigarri bati buruzkoa.
Espedientea jendaurrean egon da, Kontzejuaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik (2018ko 218. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 12koa), 15 egun balioduneko epean alegazioak aurkez zitezen; hori guztia, honako xedapen hauen edukiari jarraikiz: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 212. artikulua eta hurrengoak; Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 267. artikulua eta horrekin bat heldu direnak; eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 60/1995 Foru Legea garatzen duen 270/98 Foru Dekretuaren 41.etik 43.era bitarteko artikuluak.
Jendaurreko epe horretan ez da espedienteari buruzko alegaziorik aurkeztu, ezta jaso ere; hortaz, aipatu araudiarekin bat, espedientea besterik gabe behin betiko onetsi da. Hona hemen aldaketaren testua:
2/2018 AURREKONTU-ALDAKETA
Gastuetako partida hau handitzea:
Partida: “Zuntz optikoa instalatzea”.
Zenbakia: 1300 6260001.
Gaur egungo zenbatekoa: 110.000,00 euro.
Gehikuntza: 30.000,00 euro.
Aldaketaren ondorengo zenbatekoa, guztira: 140.000,00 euro.
Finantzabideak
Kreditu berezia gaitzea, diru-sarreretako partida berri hau sortuz:
Partida: “Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako”.
Zenbakia: 1-870.
Zenbatekoa: 30.000,00 euro.
Diruzaintzako gerakinaren egoera, aldaketaren ondorioz:
Ikusirik 2017ko ekitaldiko kontuen espedientearen emaitza, 2018ko martxoaren 27an hasiera batean onetsia, 2017ko diruzaintzako gerakinaren egoera honako hau da: 1.863.303,52 euro guztira. Horietatik, 0,00 euro baliabide atxikiei dagozkie, eta 1.863.303,52 euro gastu orokorrei.
1/2018 aurrekontu-aldaketa onetsi ondoren, 2017ko diruzaintzako gerakinaren egoera honako hau da: 1.133.303,52 euro guztira. Horietatik, 0,00 euro baliabide atxikiei dagozkie, eta 1.133.303,52 euro gastu orokorrei.
Orain, 2/2018 aurrekontu-aldaketa onetsi ondoren, 2017ko diruzaintzako gerakinaren egoera honako hau da: 1.103.303,52 euro guztira. Horietatik, 0,00 euro baliabide atxikiei dagozkie, eta 1.103.303,52 euro gastu orokorrei.
Tebasen, 2018ko abenduaren 21ean.–Kontzejuko burua, Juan Jesús García Tirapu.
Iragarkiaren kodea: L1815915