2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OTSAGABIA
1/2018 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena
Otsagabiko Udalak, 2018ko abenduaren 21ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Udalaren 2018ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean aldaketa egiteko 1/2018 espedientea.
Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta bidezko interesdunek erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu ezean, aurrekontu-aldaketa behin betiko onetsitzat joko da.
Argitara ematen da orok jakin dezan, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluan xedatua bete beharrez.
Otsagabian, 2018ko abenduaren 24an.–Alkate udalburua, Juan Manuel Tohane Contín.
Iragarkiaren kodea: L1815909