2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FONTELLAS
2019ko zerga-tasak, tasen tarifak, prezio publikoak eta gainerako ordainarazpenak. Hasierako onespena
Fontellasko Udalak, 2018ko abenduaren 14an egin osoko bilkuran, onetsi zuen 2019ko urtarrilaren 1etik aitzina aplikatuko diren tasa, prezio publiko eta gainerako ordainarazpenen espedientea. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legean eta harekin bat heldu den gainerako legerian zehaztutakoari jarraikiz, espedientea onetsi eta gero jendaurrean jartzen da Udalaren Idazkaritzan, 30 egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interes legitimo dutenek azter dezaten eta, nahi izanez gero, egokiak iruditzen zitzaizkien erreklamazio, eragozpen edo oharrak aurkez ditzaten. Halakorik ez bada, hasierako erabakia behin betikoa bilakatuko da.
Fontellasen, 2018ko abenduaren 14an.–Alkate udalburua, Andrés Agorreta Arriazu.
Iragarkiaren kodea: L1815307