249. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

Hiri-Jarduketarako Plan Berezia 3. poligonoko
1301. eta 1302. lurzatietan. Behin betiko onespena

Etxarri Aranazko Udalak, 2018ko azaroaren 21ean egin osoko bilkura berezian, behin betiko onetsi zuen Hiri-jarduketarako plan berezia 3. poligonoko 1301. eta 1302. lurzatietan, TDH Lizarraga SLk sustatua.

Hasierako onespena 2018ko 170.Nafarroako Aldizkara Ofizialen, irailaren 3an, argitaratu zen.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritakoa aplikatzeko, argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako agiria.

Etxarri Aranatzen, 2018ko azaroaren 30ean.–Alkatea, Eneka Maiz Ulaiar.

ERANSKINA

Hiri-Jarduketarako Plan Berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1815390