249. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

Xehetasun-azterketa, 3. poligonoko 1134. lurzatian.
Behin betiko onespena

Udalak, 2018ko urriaren 3an egindako osoko bilkuran, behin betiko onetsi du xehetasun-azterketa 3. poligonoko 1134. lurzatian, Etxarri Aranazko udal-mugarteko Zumurdiñeta industria eremuan. Proiektua Quintín Villarroel Hernándezek sustatu du.

Hasierako onespena argitara eman zen 2018ko. 169. Aldizkari ofizialean, abuztuaren 31n.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan ezarritakoarekin bat, argitara ematen da iragarki hau, aipatu xehetasun-azterketa eranskin gisa duena.

Etxarri Aranatzen, 2018ko azaroaren 22an.–Alkatea, Eneka Maiza Ulaiar.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1815380