249. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

Udal Planaren determinazio xehatuen aldaketarako plan berezia. Behin betiko onespena

Etxarri Aranazko Udalak, 2018ko azaroaren 21ean egindako osoko bilkuran, aho batez, erabaki zuen:

Behin betirako onartzea, jendaurreko epean aurkeztutako alegazioen erantzunak jasota, Etxarri Aranazko Udal Planaren determinazio xehatuen aldaketarako plan berezia.

Hasierako onespena, 2018ko 153. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 8an.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoa betez.

Etxarri Aranatzen, 2018ko azaroaren 30ean.–Alkatea, Eneka Maiz Ulaiar.

ERANSKINA

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1815351