2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ETXARRI ARANATZ
Hiri-jarduketarako plan berezia, 3. poligonoko 119. lurzatian. Hasierako onespena
Etxarri Aranazko Udalak, 2018ko urriaren 3an, hasiera batean onetsi zuen Hiri-jarduketarako plan berezia, Etxarri Aranazko udalerriko planeamenduko 3. poligonoko 119. lurzatian, M.ª Concepción Goñi Razquinek sustatua.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Etxarri Aranatzen, 2018ko azaroaren 22an.–Alkatea, Eneka Maiz Ulaiar.
Iragarkiaren kodea: L1815334