2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DONEZTEBE
Hiri-jarduketarako plan berezia, Kale Nagusiko zeharkaleko
2an oztopo arkitektonikoak kentzeko
Doneztebeko Udalak, 2018ko azaroaren 28ko osoko bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batean onestea hiri-jarduketarako plan berezia Kale Nagusiko zeharkaleko 2an oztopo arkitektonikoak kentzeko, Kale Nagusiko zeharkaleko 2ko jabeen erkidegoak sustaturik.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 72.1 artikuluan xedatua aplikatuz, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Donezteben, 2018ko azaroaren 29an.–Alkatea, Santiago Uterga Labiano.
Iragarkiaren kodea: L1814753