2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CORTES
2019rako zerga-tasak
Udal honek, 2018ko abenduaren 17an egin bilkura berezian, honako erabaki hau hartu zuen:
1. 2019ko urtarrilaren 1etik aitzina indarrean egonen diren karga-tasak, indizeak eta portzentajeak onestea. Indarrean egonen dira hurrengo urte guztietan, harik eta beste erabaki bat hartzen den arte. Honako hauek dira:
• Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa. Tasa: %0,3502.
• Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa. Tasa: %0,80.
• Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga. Tasa: %4,08.
• Ekonomia-jardueren gaineko zerga. Indizea: 1,4.
• Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga. Lurraren balioaren gainean sortzapena egiteko unean aplikatu beharreko koefizienteak onesten dira, bai eta hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren tarteen karga-tasak ere, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175. eta 176.2 artikuluetan ezarritakoarekin bat. Hauek dira koefizienteak eta karga-tasak:
URTEAK | KOEFIZIENTEAK | KARGA-TASA |
20 edo hortik gora | 0,63 | %11,00 |
19 | 0,56 | %11,00 |
18 | 0,43 | %14,00 |
17 | 0,29 | %20,00 |
16 | 0,16 | %25,00 |
15 | 0,06 | %25,00 |
14 | 0,06 | %25,00 |
13 | 0,06 | %25,00 |
12 | 0,06 | %25,00 |
11 | 0,06 | %25,00 |
10 | 0,06 | %25,00 |
9 | 0,06 | %25,00 |
8 | 0,06 | %25,00 |
7 | 0,06 | %25,00 |
6 | 0,06 | %25,00 |
5 | 0,06 | %25,00 |
4 | 0,20 | %10,00 |
3 | 0,28 | %8,00 |
2 | 0,18 | %8,00 |
1 | 0,09 | %8,00 |
Urtebetetik behera | 0,09 | %8,00 |
Etxebizitza hutsen gaineko zerga: %0,25 (lurraren gaineko kontribuzioaren zerga-oinarriaren gainean) hutsik emandako lehenbiziko urtean, Nafarroako Gobernuak etxebizitza hutsen erregistroa sortu eta Udalak etxebizitza hutsen errolda eduki eta gero.
2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea aipatu karga-tasak, eta argitalpen horretan adieraztea horien kontra zein errekurtso jar daitekeen; adieraztea, orobat, 2019ko urtarrilaren 1ean jarriko direla indarrean.
3. Zerga-tasak Cortesko Udalaren iragarki-taulan argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.
Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat jar daiteke, hautara:
a.–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza burutu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b.–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina, edo
c.–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Cortesen, 2018ko abenduaren 17an.–Alkate udalburua, Fernando Sierra Estoduto.
Iragarkiaren kodea: L1815320