2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CINTRUÉNIGO
Aldaketa, lurraren gaineko kontribuzioaren 2019ko zerga-tasan. Behin betiko onespena
Cintruenigoko Udalak, 2018ko urriaren 24an egindako osoko bilkuran eta legez eskatzen den gehiengoarekin, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa lurraren gaineko kontribuzioaren 2019ko zerga-tasan.
Espedientea jendaurrean egon da, aurretik 2018ko 218. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, azaroaren 12an, eta toki entitate honen iragarki-taulan paratuta. Jendaurreko epea inork alegazio, eragozpen edo oharrik aurkeztu gabe iragan denez, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatzen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz.
Testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da.
Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa. Karga-tasa: %2319.
Cintruenigon, 2018ko abenduaren 28an.–Alkatea, Raquel Garbayo Berdonces.
Iragarkiaren kodea: L1814874