2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAZTAN
Xehetasun azterketa, Arizkungo 56. poligonoko 28. lursailean. Hasierako onespena
Baztango Udalak, 2018ko azaroaren 22an egin ohiko osoko bilkuran, 5. puntuan, Arizkungo 56. poligonoko 28. lursailean Francisco Inda Jiménezek sustatutako xehetasun azterketa hasiera batez onetsi zuen.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean ez badu inork alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.
Baztanen, 2018ko azaroaren 22an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.
Iragarkiaren kodea: L1815454