248. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TIRAPU

Udalkideen ordainsariak

Toki Araubideko Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75.5 artikuluan xedatutakoari jarraituz, Udalak, 2018ko azaroaren 14an egindako bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

1. Ez erabakitzea edo ezartzea inolako ordainsaririk karguan aritzeagatik.

2. Organo kolegiatuen bilkuretara joateagatiko bilkura-sari hauek finkatzea, osoko bilkura edo informazio batzorde bakoitzera joateagatik 368 euro ezarrita; zenbateko horiek ordainduko dira, aurrekontuaren partida amaitu arte.

3. Zinegotziek karguan aritzean benetan sortu den eta behar bezala justifikatzen den gastuagatik jaso beharreko kalte-ordainak Nafarroako administrazio publikoetako langileendako ezartzen direnak izanen dira.

4. Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluaren 5. puntuak ezartzen duena bete dadin, iragarki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalbatzaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan.

Tirapun, 2018ko azaroaren 28an.–Alkatea, Iñaki Lafuente Gorriz.

Iragarkiaren kodea: L1814618