248. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Jarduera-lizentzia. Eskaera

Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean eta hura garatzen duen Erregelamenduan (abenduaren 28ko 92/2006 Foru Dekretuaren bidez onetsia) xedatua betetzeko, aditzera ematen da Udaleko Hirigintza bulegoetan –Jardueretarako lizentziak– jendaurrean egonen dela, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten. Espedientea: 1114/2018.

Eskatzailea: Palets Internorte SL. Jarduera: egurrezko paleten hondakinak kudeatzea. Tokia: Torrenueva alderdia. Katastroa: 11. poligonoko 669. lurzatia.

Azkoienen, 2018ko abenduaren 10ean.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L1815023