248. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

Jarduera-lizentzia. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua betetzeko, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Sustatzailea: Nafarroako Gobernua. Hezkuntza Departamentua. Jarduera: Príncipe de Viana eskola handitu eta bere barnealdea birmoldatzea. Tokia: Funesko karrika, 2 (14. poligonoa, 546. lurzatia). Udala: Erriberri.

Erriberrin, 2018ko abenduaren 11n.–Alkatea, Andoni Lacarra García.

Iragarkiaren kodea: L1814987