248. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

Aldaketa, tasen tarifa eta prezio publikoetan, eta lurraren gaineko kontribuzioaren zerga-tasa ezartzea. Hasierako onespena

Honen bidez aditzera ematen da ezen Erriberriko Udalak, 2018ko azaroaren 27an egin osoko bilkuran, honako hau erabaki duela zergen ordainarazpenari buruz:

1.–Hasiera batean onestea tasen tarifen eta prezio publikoen aldaketa, 2019an indarrean egon daitezen.

Iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hogeita hamar egun balioduneko epean bizilagun eta interesdunek espedientea aztertzen ahal dute eta, nahi izanez gero, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkeztu.

2.–Lurraren gaineko kontribuzioaren zerga-tasa ezartzea: %0,2314.

Erriberrin, 2018ko azaroaren 28an.–Alkatea, Andoni Lacarra.

Iragarkiaren kodea: L1814668