248. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITURMENDI

2/2018 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Iturmendiko Udalak 2018ko urriaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zen 2/2018 aurrekontu-aldaketari buruzko espedientea.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 284 eta 276. artikuluekin bat, espediente hau jendaurrean egonen da 15 egun balioduneko epean, Udalaren Idazkaritzan, nahi duenak aztertu eta bidezko juzgatzen dituen erreklamazioak aurkez ditzan.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, horrela onetsitako espedientea behin betikotzat joko da.

Iturmendin, 2018ko urriaren 25ean.–Alkatea, Victoriano Gabirondo Lanz.

Iragarkiaren kodea: L1815017