248. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FONTELLAS

Aurrekontu-aldaketa (Zoladura eta sareak). Hasierako onespena

Fontellasko Udalak, 2018ko azaroaren 9an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aurrekontu-aldaketa honako kaleetan zoladura eta sareak berritzeko lanak egiteko: San Francisco Javier, San Carlos Borromeo, La Paz eta Los Donantes.

Espedientea jendaurrean egonen da idazkaritzan, iragarki hau argitaratu ondoan, hamabost egun baliodunean. Epe horretan, interesdunek aztertu eta alegazioak aurkezten ahalko dituzte.

Aplikatu beharreko araudia: irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua, zeinak garatzen baitu Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan.

Fontellasen, 2018ko azaroaren 10ean.–Alkatea, Andrés Agorreta Arriazu.

Iragarkiaren kodea: L1814629