248. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIDAURRETA

5/2018 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Bidaurretako Udalak, 2018ko azaroaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2018ko aurrekontuko 5. aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egongo da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Bidaurretan, 2018ko azaroaren 30ean.–Alkatea, Antonio Goicoechea Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: L1814704