247. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 26a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

Bake epaileen izendapenak

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Salak 2018ko azaroaren 26ko bilkuran hartutako erabakiak, bake epaileak izendatzeari buruzkoak.

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikulutik 103.era artekoetan xedatutakoari jarraikiz, bai eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduan haiekin bat datozenetan xedatutakoari jarraikiz ere, kargu hutsak betetzeko deialdia egin ondoren, Gobernu Salak erabaki du honako epaitegi hauetako bake epaile titularrak eta ordezkoak izendatzea, guztiak udalek hautatu baitituzte osoko bilkuretan:

Hirugarrena.–Ergoieneko Bake Epaitegia: Klemente Berastegi Loiola jauna, bake epaile titular.

Laugarrena.–Muruzabalgo Bake Epaitegia: Pablo Amatriain Cia jauna, bake epaile titular.

Bosgarrena.–Adiosko Bake Epaitegia: María Irantzu Eslava Pina andrea, bake epaile titular.

Seigarrena.–Araizko Bake Epaitegia: José María Urdanpilleta Iturri jauna, bake epaile titular.

Zazpigarrena.–Ledeako Bake Epaitegia, Susana María Oyaga Villanueva andrea eta Francisco José Almándoz Navarro jauna, bake epaile titular eta ordezko epaile, hurrenez hurren.

Zortzigarrena.–Fontellasko Bake Epaitegia: Jesús María López Luquín jauna, bake epaile titular.

Izendatzeko erabaki horien aurka, Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 12. artikuluan eta horrekin bat datozenetan eta Auzitegietako Gobernu Organoei buruzko 1/2000 Erregelamenduaren 14. artikuluan xedatutakoarekin bat, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak ezartzen dituen arrazoiengatik eta moduetan.

Iruñean, 2018ko azaroaren 26an.–Gobernuko idazkaria, ordezko gisa, Isabel Torres Guitián.

Iragarkiaren kodea: J1814694