247. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JURRAMENDIKO MANKOMUNITATEA

2019ko ordenantza fiskalak. Hasierako onespena

Jurramendiko Mankomunitateak, 2018ko azaroaren 23an bertako osoko bilkuren aretoan egin batzar orokor arruntean, eta legezko quoruma zuela, erabaki zuen, besteak beste, hasiera batean onestea uraren ziklo integralaren eta hondakinak bildu eta tratatzearen zerbitzuetako ordenantza fiskalak, 2019ko ekitaldirako.

Espediente administratiboak interesdunen eskura egonen dira entitatearen Idazkaritzan 30 egunean, hau argitaratzen denetik hasita, bidezko jotzen diren erreklamazio, ohar eta kexak aurkeztu ahal izateko, Toki Administrazioari buruzko Foru Legeko 325. artikuluari jarraikiz.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, ordenantzak behin betiko onetsirik geldituko dira, aipatu epea iragandakoan.

Lizarran, 2018ko azaroaren 26an.–Mankomunitateko burua, M.ª Victoria Sevilla Marzo.

Iragarkiaren kodea: L1814565