247. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AMESKOAKO LIMITACIONES MENDIKO BATZARREA

2019ko aurrekontu orokor eta bakarra. Hasierako onespena

Ameskoako Limitaciones Mendiko Batzarrak, 2018ko abenduaren 10ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi du 2019ko aurrekontu orokor eta bakarra.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egongo da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, aurreko atalean aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.

Zudairin, 2018ko abenduaren 10ean.–Burua, Martín José López de Z. San Martin.

Iragarkiaren kodea: L1815039