247. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

Osoko Bilkuraren eskumena Alkatetzaren esku uztea

Udalak, 2018ko azaroaren 19an egin osoko bilkuran, erabaki zuen Alkatetzaren esku uztea Toki Inbertsioen Planean sartutako zoladurak eta sareak egiteko lanak kontratatzeko eskumena.

Azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bitartez onetsitako Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, argitara ematen da.

Alesbesen, 2018ko azaroaren 26an.–Alkate udalburua, Delia Linzoain Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L1814518