247. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URRAULGOITI

Katastroko aldaketa, titular ezezaguna duen 6. poligonoko 155. lurzatian

Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 32.7 artikuluan ezarritakoarekin bat, Alkatetzaren 2018ko azaroaren 16ko Ebazpenaren bidez abiatu da Lurralde Aberastasunaren Erregistroko oinarrizko datuak aldatzeko espedientea, honako honi dagokionez: Aietxuko (Urraulgoiti) 6. poligonoko 155. lurzatia, Aietxu alderdian, 350,86 m²-ko azalera duena, aipatu erregistroan titularra Urraulgoitiko ezezaguna dela agertzen baita.

Iragarki honen bidez ebazpen honen berri ematen zaie interesdunei, hilabeteko epean alegazioak aurkez ditzaten eta Aietxuko (Urraulgoiti) 6. poligonoko 155. lurzatiari dagokion jabetza titulua eta beharrezkotzat jotzen dituzten gainerako agiriak ekar ditzaten.

Urraulgoitin, 2018ko azaroaren 20an.–Alkatea, Juan Francisco Iriguibel Iturri.

Iragarkiaren kodea: L1814512