247. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Xehetasun-azterketa 2. poligonoko 27. lurzatian. Hasierako onespena

Ultzamako Alkatetzak 2018-11-19an emandako 215/18 Ebazpenaren bitartez hasiera batez onetsi zen Lizasoko UE 0.10 exekuzio unitateko (2. poligonoko 27. lurzatia) xehetasun azterketaren espedientea, Pedraza Capital SL entitateak eskaturik. Espedientea jendaurrean egonen da udal honetako Idazkaritzan hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 62., 72., 74. eta 79. artikuluetan eta haiekin bat heldu direnetan ezarritako ondorioetarako, indarrean dagoen testuaren arabera.

Larraintzarren (Ultzama), 2018ko azaroaren 19an.–Alkatea, M.ª Aránzazu Martínez Urionabarrenechea.

Iragarkiaren kodea: L1814541