247. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SANTAKARA

Birzatiketa proiektua. Hasierako onespena

Santakarako Udalak, 2018ko azaroaren 23an, hasiera batean onetsi zuen industriako lurzoru urbanizagarriaren borondatezko birzatiketa proiektua Mazkolanda poligonoan (S1 sektorea), antolamendu berria indarrean jartzeak sortua. Antolamendu berri hori Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak 2018ko irailaren 19an emandako 109E/2018 Foru Aginduaren bidez onetsi zen.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 168. eta 169. artikuluetan eta haiekin bat heldu direnetan xedatuari jarraikiz, agintzen da urbanizazio proiektua jendaurrean jartzea hogei egun baliodunean, aurretik behar diren iragarkiak Udalaren oholean, dagozkion iragarkiak Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan editaturiko egunkarietan argitaratu eta gero.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, proiektua behin betiko onetsitzat joko da, tramite gehiagorik gabe.

Santakaran, 2018ko azaroaren 23an.–Alkatea, Jesús Luis Caparroso Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L1814515