2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
PUIU
2019ko zerga-tasak, tasak, prezio publikoak eta kanonak
Puiuko Udalak, 2018ko azaroaren 21ean egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen onestea 2019rako zerga-tasa, tasa, prezio publiko eta kanonak, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina sartuko direlarik indarrean:
“Lehena.–Zerga-tasa hauek onestea:
–Lurraren gaineko kontribuzioa: %0,40.
–TMIZ (Zirkulazioaren gaineko zerga). Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legearen arabera.
–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: tarifa ofizialak. Indizea: %1.
–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %3,50. (Gutxienez ere 35 euro).
–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga (Gainbalioa).
- Zerga-oinarria ezartzeko koefizienteak Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedaturikoak izango dira.
- Kuota likidatzeko zerga-tasari dagokionez, %10eko karga-tasa bakarra ezartzen da gehikuntzaren sortzealdi guztietarako.
–Igerilekuetako prezio publikoak:
| ERROLDATUAK | ERROLDATU GABEAK |
Denboraldiko abonamenduak |
Haurrak, 5etik 13 urtera bitartekoak | 40 euro | 45 euro |
14 eta 64 urte bitarteko helduak | 60 euro | 70 euro |
65 urtetik gorakoak, minusbaliotasuna dutenak eta familia ugariak | 40 euro | 45 euro |
Hilabeteko abonamendua (elkarren segidako egunengatik, hila gorabehera) |
Haurrak, 5etik 13 urtera bitartekoak | 35 euro | 40 euro |
14 eta 64 urte bitarteko helduak | 50 euro | 55 euro |
65 urtetik gorakoak, minusbaliotasuna dutenak eta familia ugariak | 35 euro | 40 euro |
Hamabostaldiko abonamendua (elkarren segidako egunengatik, hila gorabehera) |
Haurrak, 5etik 13 urtera bitartekoak | 30 euro | 35 euro |
14 eta 64 urte bitarteko helduak | 40 euro | 45 euro |
65 urtetik gorakoak, minusbaliotasuna dutenak eta familia ugariak | 30 euro | 35 euro |
Eguneko sarrera, larunbat eta jaiegunetan |
Haurrak, 5etik 13 urtera bitartekoak | 6 euro | |
14 eta 64 urte bitarteko helduak | 7 euro | |
65 urtetik gorakoak, minusbaliotasuna dutenak eta familia ugariak | 7 euro | |
Eguneko sarrera, gainerako egunetan |
Haurrak, 5etik 13 urtera bitartekoak | 4 euro | |
14 eta 64 urte bitarteko helduak | 5 euro | |
65 urtetik gorakoak, minusbaliotasuna dutenak eta familia ugariak | 5 euro | |
Gainerako karga-tasa, tasa, prezio publiko eta kanonak beren horretan geldituko dira, gero batean aldatzen ahalko badira ere, hala behar bada.
Bigarrena.–Osoko Bilkuraren erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Puiuko Udaleko iragarki-taulan argitaratzeko agintzea, Puiuko herritar orok jakin dezan.
Hirugarrena.–Alkatetzari ahalmena ematea, erabaki hau aplikatu eta garatzeko behar diren agiri guztiak sina ditzan”.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Puiun, 2018ko azaroaren 26an.–Alkatea, Nekane Salaberria Etxeberria.
Iragarkiaren kodea: L1814547