247. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PUIU

Diru-bilketarako egutegia 2019rako

Puiuko Udalak, 2018ko azaroaren 21ean egin osoko bilkura berezian, honako hau erabaki zuen:

“Lehena.–Diru-bilketarako honako egutegi hau onestea:

–Ibilgailuen gaineko udal zerga.

1.–Borondatez ordaintzeko epea, apirilean.

2.–Bankuan helbideraturik daudenak apirilaren azken egunean kobratuko dira.

–Hiri-lurreko eta landa-lurreko, eta erroten gaineko (halakorik edukiz gero) ondasunen gaineko kontribuzioa.

1.–Borondatez ordaintzeko epea, ekainean.

2.–Bankuan helbideraturik daudenak ekainaren azken egunean kobratuko dira.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga.

1.–Borondatez ordaintzeko epea, irailean.

2.–Bankuan helbideraturik daudenak irailaren azken egunean kobratuko dira.

–Herri-lurrak eta errentamenduak.

1.–Borondatez ordaintzeko epea, urrian.

2.–Bankuan helbideraturik daudenak urriaren azken egunean kobratuko dira.

Bigarrena.–Adieraztea helbideratu gabeko ordainagiriak haietan aipatzen diren finantza entitateko banku bulegoetako edozeinetan ordain daitezkeela, ordainagiria aurkeztuta.

Helbideratutako ordainagiriak azaltzen den egunean iragango dira kontuetara.

Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Arautegi Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak egingo dira premiamendu bidez kobratzeko.

Hirugarrena.–Osoko Bilkuraren erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Puiuko Udaleko iragarki-oholean argitaratzeko agintzea, Puiuko herritar orok jakin dezan.

Laugarrena.–Alkatetzari ahalmena ematea, erabaki hau aplikatu eta garatzeko behar diren agiri guztiak sina ditzan.”

Puiun, 2018ko azaroaren 26an.–Alkatea, Nekane Salaberria Etxeberria.

Iragarkiaren kodea: L1814546