247. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PUIU

Aldaketa, Etxeko animaliak oro har eta arriskutsuak izan daitezkeenak edukitzea arautzen duen ordenantzaren 5., 19., 21., 22., 23., 26., 27. eta 28. artikuluetan. Hasierako onespena

Puiuko Udalak, 2018ko azaroaren 21ean egin osoko bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa, Etxeko animaliak oro har eta arriskutsuak izan daitezkeenak edukitzea arautzen duen ordenantzaren 5., 19., 21., 22., 23., 26., 27. eta 28. artikuluetan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, eragozpen edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua oso-osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Puiun, 2018ko azaroaren 23an.–Alkatea, Nekane Salaberria Etxeberria.

Iragarkiaren kodea: L1814494