247. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PUIU

2018ko 4. aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Puiuko Udalak, 2018ko azaroaren 21ean egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen 2018ko aurrekontu orokor eta bakarrean egiteko 4. aldaketaren espedientea.

Espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Alegaziorik aurkezten ez bada, aurrekontu-aldaketak behin betiko onetsitzat joko dira, jendaurreko epea iragandakoan, eta indarrean jarriko dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren.

Puiun, 2018ko azaroaren 23an.–Alkatea, Nekane Salaberria Etxeberria.

Iragarkiaren kodea: L1814493