247. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

Herri-lurzatien aprobetxamendua

Indarreko araudia betetzeko, Oteitzako Udalak, 2018ko azaroaren 22ko osoko bilkura arruntean, aho batez onetsi zuen eman gabe deklaratzea aurreko nekazaritza-urtean adjudikaziodunak hiltzeagatik libre gelditu ziren herri-lurzatiak adjudikatzeko prozedura, ez udal bulegoetan, ezta bide telematikoak erabiliz ere, ez baita herriko bizilagunen eskaerarik jaso, horretarako ezarritako epean.

Oteitzan, 2018ko azaroaren 23an.–Alkatea, Tirso Salvatierra Martínez de Eulate.

Iragarkiaren kodea: L1814495